Errege Magoen kabalgatak 600 kilo gozoki eta ilusio ugari ekarriko

03.01.18
Gizartea

Ekialdeko Errege Magoak iristear ditugu. Urtero bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan izango ditugu Zentro Erregionalek antolaturiko kabalgatan parte hartzeko. Ekitaldia ostiral arratsaldean izango da, urtarrilak 5eko bezpera egunean, non Hiru Erregeak eta beraiekin bat datozen gorteko laguntzaileak kalejiran aterako diren herriko kaleetan.

600 kilo gozoki banatuko dira ikusleen artean

Bigarren urtez izarraren eta Magoen karrozen aurretik artzain jantzitako motordun gidariak izango ditugu, ‘Te gusta la ruta?’ taldeko kideak, hain zuzen ere. Kalejira 18:00etan hasiko da, eta Sallabente auzotik abiatuta, 634 errepidea igaroko dute, trenbide azpiko tunela zeharkatu eta Abeletxe egoitza paretik jarraitzeko. Hortik, Goienkale, Okinzuri, Zubiaurre, VI. Mendeurrena, San Pelaio zeharbidea, Zearkale eta Kaltxangoko bidegurutzea gurutzatuko du kabalgatak. Azkenik, 19:00ak inguruan, Orbe Kardinalaren plazara iritsiko dira Errege Magoak, bertako haurrekin egon eta hitz egiteko. Udaltzaingoa zabaldu eta lagunduko kabalgata biltzen diren guztien –partaide nahiz jarraitzaileen- segurtasuna bermatzeko. Kabalgatak trafikoarengan eragina izango duela aurreikusita dago, batez ere, bi zatitan, lehena 634 errepidean Sallabente ikastetxetik abeletxera iristeko tuneleraino eta, bigarrenz, hirigune barruko kaleetan zehar. Horregatik, herritarron laguntza eta pazientzia eskatu dute antolatzaileek.

Errege Magoek nagusien Abeletxe egoitza eta Eguneko Zentro bisitatuko dute, arratseko 5etan

Arratsaldeko 17:00etan, kabalgatari hasiera eman aurretik, Ekialdeko Errege Magoek Ermuko Abeletxe Eguneko Zentroko eta Nagusien Egoitzako pertsonak bisitatuko dituzte.

Kabalgata udaltzainek zabalduko dute eta, hauen atzetik, Irulitxa fanfarrea eta ekialdeko izarra joango dira. Kabalgatako segizioaren inguruan zuziak edo lastargiak daramaten 75 boluntario izango dira.

Aurtengo kabalgatan, 600 kilo gozoki banatuko dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek herriko haurren artean.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean