Gabonetako Haur Parkea bere azken txanpan sartu da eta ostegunean itxiko

03.01.18
Kultura eta Gazteria

Udal kiroldegiko pistan dugun Gabonetako Haur Parkea bere azken txanpan sartu da, ilusio eta dibertsiorako bederatzi egun pasatzeko aukera ematen ari zaigun azpiegitura bihar itxiko baititu bere ateak. Parkea abenduaren 26 asteastean zabaldu zen eta eta urtarrilaren 4ko ostegunean itxiko. Ostiralean elementuak desmuntatu egingo dira, egun horretan txiki eta gazteek beren atentzioa Errege Magoen kabalgatan izango dutelako. Haur eta gaztetxoek dira hain zuzen bertan dauden aparailu eta jarduerekin gozatu ederra hartzen ari direnak. Parkea udal kultura sailak prestatu du herriko UKEren laguntzarekin bat.

Parkea 2tik 12ra bitarteko gaztetxoentzat pentsatua dago eta aparailu eta proposamen eskaintza zabala izango du: puzgarriak, salto egitekoak, tailerrak, jolasak, ludoteka, kontsolak, saltorako oheak… den-dena egun berezi horietan izaugarri dibertitzeko.

Parkea eremu ezberdinetan banatua izango da, adinaren arabera sailkaturikoak eta txikienentzat espresuki babestutakoak. Eremu guztiaz 14 begirale arduratuko dira.

Sarrerak 2 euro balioko du; iazko prezio berbera

Parkea goizez eta arratsaldez izango da zabalik, goizean 11etatik ordu 1etara eta arratsaldez, 4etatik 8etara bitartean. Abenduaren 31n goizez bakarrik zabalduko eta 25ean eta 31n itxita egongo da. Sarrerak 2 euro balio ditu eta egun osorako balioko du. Prezioa iazko kopuru berean mantendu da, igoerarik gabe.

Segurtasun arrazoiak direla-eta, ezin izango dira 450 pertsona baino gehiago batera bertaratu, hori baita aurreikusitako gehienezko edukiera norbere babeserako planaren arabera. Haur eta gazteen parte hartzea lehenetsiko denez gero, umeko heldu bakarra besterik ez da onartuko.

Pistarainoko eskailera berria dago eta gehienezko edukiera 450 pertsona dira

Gehienezko edukiera izaten den bakoitzean, inor gehiago ezin izango da sartu eta eraikinaren kanpoan itxaron beharko dute pertsonak aretoa libratu bitartean.

Parketik irteteko sarrera erakutsi beharko zaio sarrerakoei, horiek ordua idatziko dutelarik ticketean. Irten eta 10 minutu baino lehenago bueltatzen den kasuetan, pertsonak ez du ilara gorde beharko. Aldiz, denbora gehiagoz ateratzen dena, lekua izan artean itxaron beharko du bueltan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du