Asteburu gorabeheratsua Aitor Hernandezentzat

08.01.18
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulari ermuarrak (Specialized-Ermua Impulso) bi lasterketatan parte hartuz ekin dio 2018. urteari pasatu berri den asteburuan. Birus baten ondorioz ostiraletik larunbaterako gaua ondoezik igaro ostean, Errege Egunean bosgarren postua baino ezin izan zuen lortu UCI C2 mailako Abadiñoko Udala Sarian.

Igande honetan, aldiz, urtarrilak 7, osasun arazoak alde batera utzi eta podiuma eskuratu du Hernandezek Ormaiztegiko XLVI. Ziklokross Sarian. Txirrindulari ermuarra hirugarren izan da Felipe Orts garaile alacantarraren eta Javier Ruiz de Larrinaga arabarraren atzetik.

Lasterketaren hasiera-hasieratik garbi ikusi zen, zerbait arraroa gertatu ezean, ezinezkoa izango zela Ortsi garaipena lapurtzea; beraz, Ruiz de Larrinaga eta Hernandez bigarren postuaren lehian aritu dira Gipuzkoako proban. Lasterketa erdialdera, Specialized taldeko txirrindulariak ezin izan dio arabarraren erritmoari eutsi, 10 bat segundo aurretik joan baita ia proba osoan zehar. Azkenean, helmugara iristean, garaileak minutu bat eta 23 segundo atera dizkio Hernandezi, eta Larrinagak, aldiz, 16 segundo baino ez.

“Gaur sentsazio onak berreskuratu ditut, eta Abadiñon baino askoz hobeto sentitu naiz, gorputza ia guztiz errekuperatuta. Atzo (larunbata) lehiatzea oso gogorra izan zen, ezin izan bainuen podiuma eskuratzeko lehian sartu. Beraz, oso gustura nago berriro ere ongi egoteaz, bereziki gaurkoa bezalako lasterketa gogor eta hotzean. Lokatz asko izan dugu, eta datorren astean ere, ziurrenik, hala izango dugu, Legazpin lehiatuko den Espainiako Txapelketan. Han berriro ere podiuma eskuratzeko borrokan arituko naiz”, adierazi du Hernandezek Ormaiztegin hirugarren postua lortu ostean.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira