Amazigh Urte Berria ospatzeko ipuin kontaketa

10.01.18
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak gaztelerazko ipuin kontaketa saioa eskainiko du ostegun honetan, urtarrilak 11, Integrazio eta Bitartekaritzarako Etorkizuna Elkartearen eskutik.

Elkarteak Amazigh Urte Berria ospatzeko antolatu duen programazioaren barne kokatzen da jarduera hau. Jardunaldi horien helburua Ermuko biztanleriaren artean amazigh edo bereber kultura ezagutzera ematea da; izan ere, gure herrian bizi diren marokoar jatorriko pertsona gehienak Rif eskualdekoak dira.

Cuentos populares del Rif da ipuin saioaren izenburua, eta 7 eta 10 urte arteko neska-mutilei zuzendua dago. Zobida Bougaba ipuinen autorea izango da kontalaria.

Ekimena Udal liburutegiko Haurren Gelan izango da ostegunean 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, eta saioan zehar etenaldiak ekiditeko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
11.02.26
Haur eta familien euskarazko irakurketa-klubetarako izen-emateak zabalik

'Liburuak familian' eta 'Liburuez gozatu' euskarazko haur eta familientzako irakurketa-klubak otsailetik apirilera gauzatuko dira
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin