Haurren Gabon Parkeak 3013 bertaratze izan ditu amaitu beri den edizioan

10.01.18
Kultura eta Gazteria

Hiru mila erabiltzailetik gora (3013) sartu dira udal kiroldegian kokatuta izan dugun eta itxi berri den Gabon Haur Parkera. Parkea zortzi egunez zabalik izan dela kontutan hartuta –abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean-, joandakoen eguneko bataz bestekoa hirurehun eta berrogeita hamar pertsonatik gorakoa da. Partaideen kopurua antzera eta pareko mantentzen da jarduera udal kiroldegian egiten denetik. Izan ere, parkea oso errotua baitago. Parkeko erabiltzaileen ustez, kiroldegiko instalazioak “erosoak dira eta eskura daude, hirigunean bertan”.

Erabiltzaile gehien izan zen eguna, abenduaren 29ko ostirala izan zen, orotara eta goiz nahiz arratseko orduetan 436 sarrera luzatu baitziren. Aldiz, egunik lasaiena eta erabiltzaile gutxien izandakoa, abenduaren 31ko igandea izan zen, noiz bakarrik goizez irekita 53 pertsona bertaratu ziren.

Erabiltzaileek eta, batez ere, horien gurasoak jarduerarekin konforme agertu dira eta ekimena ontzat eman dute. Izan ere, familientzat oso ondo datorkigu, Gabonak epe berezia izanik ere, seme-alabek oporretan izaten baitugu. Parkean ez da aparteko gertakaririk izan eta, oro har, bertaratutakoek ados agertu dira bertan eskainitakoarekin. Aurten adin ezberdinentzako puzgarriak, saltoka ibiltzekoak, eskulanen txokoa, eta bideo jokoen elektronikoen gunea izan dira.

Jarraian, aurtengo Gabon Haur Parkeko sarrera-datuak adierazten ditugu:

2017ko GHParen asistentzia datuak
Eguna Goizez Arratsaldez
Abenduaren 26 (asteartea) 139 264
Abenduaren 27 (asteazkena) 144 247
Abenduaren 28 (osteguna) 173 226
Abenduaren 29 (ostirala) 147 289
Abenduaren 30 (larunbata) 72 145
Abenduaren 31 (igandea) 53 -
Urtarrilak 2 (asteartea) 117 230
Urtarrilak 3 (asteazkena) 104 251
Urtarrilak 4 (osteguna) 165 247
Goiz eta arratsekoak orotara 1114 1899
Edizioko kopurua orotara   3013

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu