Aitor Hernandez gogotsu dago Espainiako txapelketaren bezperan

12.01.18
Kirolak

Igande honetan Espainiako Ziklokros txapelketa jokatuko da Legazpin. Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Innpulso) bere hirugarren garaipena litzatekeena lortzen saiatuko da. Erronka handia eta zaila da, korridore guztiek onena ematen saiatuko direlako garaipenaren bila. Hortaz, lehiaren maila altua izango da. Nolanahi ere, ermuarrak txapelketa hori bere helburu garrantzitsuenen artean du aurtengo denboraldirako.

Legazpiko zirkuitua oso gogorra da oinez egin beharreko tarte luzeak izan eta gune tekniko gutxi dituelako. Azken aste eta egunetako elurteek ibilbidean eraginik ez izatea esperokoa da. Nolanahi ere, txirrindulariak behin eta berriz pasatzean bigunago jarriko eta lokatza ere izatea ere esperokoa da, azken egunetako euriengatik. Asteburuan ere euria botatzen jarraituko duela iragarrita dago.

Aitor Hernandezek esan duenez “denboraldia prestatu izan dut aste honetan saoiko egon eta Espainiako txapelketa on bat egiteko asmoz”. “Zirkuitu ederra izango dugu, buztia eta lokaztua, hortaz hainbat lekutan pedalei asko eragin beharko zaie abiadura hartu ahal izateko. Ziklokros onenaz gozatzeko aukera ona denez, gogotsu nago eta maila eman nahi dut” erantsi du.

“Nire helburua irabaztea izango da. Horrela egiten dut beti eta asteburu honetan ez da ezberdina izango. Maila altua dugu korridore guztiek; Felipe [Orts] indartsu dagoen arren, Ismael [Esteban] edo J. R. Larrinaga edo Kevin [Suarez] bezalakoak ezin ditugu ahantzi, azken ateetan gauzak oso ondo egiten ari direlako. Lehiatze maila gorena izateak ez nau mugatu behar , nire burua gainditu eta karrera on bar egiteko, horregatik dena emateko asmoa dut, Espainiako hirugarren txapela janzteko. Gogotsu nago eta igandean borrokatzeko prest” gehitu duelarik ermuarrak. Zorte on!

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira