Aitor Hernandez, hirugarren Espainiako Txapelketan

15.01.18
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulari ermuarrak (Specialized-Ermua Impulso) brontzezko domina eskuratu du igande honetan Legazpin lehiatu den Espainiako Txapelketan. Bigarren urtez jarraian txapeldun izan da Ismael Esteban, eta Felipe Orts izan da bigarren sailkatua.

Lasterketa hasi orduko, lehenengo itzulian, Hernandez Felipe Ortsekin batera lehenengo taldean batu zen. Probak aurrera egin ahala, Ismael Estebanek eta Javier Ruiz de Larrinagak bat egin zuten txirrindulari ermuarrarekin, eta bien bitartean, Felipe Ortsek aurretik jarraitu zuen. Estebanek, ordea, bakarka ihes egitea lortu zuen, eta garaipena eskuratu zuen azkenean. Haren atzetik iritsi zen Orts, eta irabazlea baino minutu bat beranduago heldu zen Aitor Hernandez helmugara.

“Beti gehiago lortzea nahi izaten dugu, eta kasu honetan garaipena eskuratzea zen helburua, baina lasterketako maila altua eta Ismael eta Felipe nola lehiatu diren ikusita, oso gustura nago emaitzarekin. Izan ere, aurkari oso gogorren aurrean podiuma eskuratzea lortu dut”, azaldu zuen Hernandezek Espainiako Txapelketan domina irabazi ostean. “Zirkuitua oso gogorra izan da, lokatz askorekin eta baldintza oso zailekin, beraz, lasterketa osoa konplikatua izan da. Pistak bakoitza bere lekuan jarri gaitu, eta gustura nago lortutako emaitzarekin, nire %100a eman baitut. Ismael eta Felipe zoriondu nahi ditut egin duten lasterketa puskagatik, eta gainera uste dut ikustera etorri diren zaletuei ikuskizun ederra eskaini diegula”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira