Jesús Cimarro ermuarra, Arte Eszenikoen Akademiako presidente izendatu dute

16.01.18
Gizartea

Jesus Cimarro (Ermua, 1965) antzerki ekoizle eta enpresariak, Meridako Jaialdiaren eta Pentación izeneko produktoraren zuzendariak, hurrengo lau urterako Arte Eszenikoen Akademiako presidentea izango da. Cimarro presidente berri hautatua izan da aho batez astelehenean eginiko hauteskundeetan, eta José Luis Alonso de Santos dramaturgoa ordezkatuko du. Ermuarra erakundea sortu zen 2014. urtetik presidenteordea izan da eta urrian hautagaitza aurkeztu zuen alonso de Santosek kargua utzi nahi zuela ezagutarazi eta gero. “Orain lau urte atzera -2014ko apirilean- hasitako lanari jarraipena eman nahi diot eta proiektuaren bigarren solairua eraiki” adierazi du presidente berriak. Akademiako buru bezala izango duen lehen ekitaldia otsailaren 26an egingo du, Murtziako ‘Romea’ antzokian antzerki klasikoaren inguruan ospatuko den eta Urrezko Dominak banatuko dituen ekitaldian.

Akademiaren Asanbladak 500 bat kide ditu eta aho batez presidente berria aukeratu eta zuzendaritzaren erdia berritu dute. Zuzendaritza berri hori osatzen dute 11 gizonek eta 9 emakumek, kide direlarik ondorengoak: Miguel Angel Camacho (iluminatzaile), Antonio Resines (aktore), Eduardo Galan (autore et produktore), Luis Miguel Gonzalez (autore), Cayetana Guillén-Cuervo (antzezlea), Pilar Jurado (kantari), Ana Labordeta (antzezle), Magüi Mira (antzezle eta zuzendari), Robert Muro (produktore), Cesar Oliva (katedradun), Julia Oliva (irakasle eta antzezle), Liz Perales (kazetari), Carmen Portaceli (zuzendaria), Antonio Najarro (koreografo), Fernando Rojas (zuzendari), Juan Ruesga (eszenografo), Francesc Sanguino (autore eta zuzendari), Marta Torres (zuzendari) eta Rosángeles Valls (koreografo).

Espainiako Arte Eszenikoen akademia bostehun artista, produktore, ikerle, antzerki eta dantza alorretako profesionalek osatzen dute, besteak beste. Akademia 2014an eratu zen adierazitako diziplina horiek indartu eta ezagutzera emateko, zine eta bestelako akademiak egiten dutenari jarraiki. Entitateak hitzaldiak eta lehiaketak ere antolatu eta deitzen ditu, Artes Escenicas izenburuko aldizkaria argitaratzeaz, hainbat libururekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu