Olerki tailerrean izena emateko epea zabalik

16.01.18
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako poesia tailerra antolatu du, eta izen-emate epea zabalik dago jada.

“Tailer honetan, emozioak eta ahotsa landuko dira, hitzaren bidez olerkien esanahia komunikatzeko. Hautatutako olerkiaren eta egilearen munduan murgilduko dira parte-hartzaileak, ikuspegi berezia eman ahal izateko, betiere egilearen jatorrizko testua errespetatuz”, dio tailerreko dinamizatzailea den Maite Lorenzo aktoreak.

Era berean, ikastaroan zehar emozioak landuko dira, olerki bakoitzari dagokion doinua ematen ikasteko eta hazkunde pertsonala eta errezitazioaren bitartez olerkiaren gozamena bilatuz.

Federico Garcia Lorca izan da tailer honetarako aukeratu den idazlea, eta ikastaroak izango dituen sei saioetan zehar bere olerkiak landuko dira.

Otsailetik maiatzera bitartean izango dira ordu eta erdiko sei saioak, larunbat goizetan. Lobiano Kulturgunean eskainiko da tailerra, honako egunetan, 10:30etik 12:00etara: otsailak 3 eta 17, martxoak 10 eta 24, apirilak 4 eta maiatzak 5. Azkenengo egunean olerki errezitaldia eskainiko da ikastaroan zehar landutako poemekin.

Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izena eman beharko da urtarrilaren 31 baino lehen, asteazkena, 943 17 92 12 telefono zenbakira deituta, biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzita edota liburutegira bertaratuta, honako datuak eskainiz: izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.

Plaza kopurua baino eskaera gehiago jasotzen badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta Ermuan erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda otsailaren 1ean, osteguna, argitaratuko da liburutegiaren mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat