Premia dago eta odola emateko deia egin da; aukera ostegunean eta larunbatean

17.01.18
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko bi saio berri antolatu ditu aste honetarako. Lehena, bihar, urtarrilak 18ko ostegunekoa izango da eta bigarrena, larunbatean, hilaren 20an. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal izango dugu, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori bihar elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko ordutegia 9:15etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik gaueko bederatziak bitartekoa.

Larunbatean ere, odol emaileok aukera berri bat izanen dugu, beste unitate mugikor bat etorriko baitzaigu herrira. Autobus hori goizeko 9:15etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean egongo da Zubiaurre kalean (Herga tabernaren alboan) Valdespinako Markesaren kalean jarri ordez, kale horretako eta Probalekuko zama-lanetarako guneak ez oztopatzeko.

Odol-emaileok jakinaren gainean gaude, deialdiero sms eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baititugu gure esku telefono eta ordenagailuetan, non jakinarazten zaigun deialdiaren berri. Mezua transfusio Euskal Zentroarena da eta horretan eskerrak ematen zaizkigu gure laguntzagatik. Herritarrek ere, jakinaren gainean daude, Donaser elkarteak, kartelak jarri baititu etxebizitzetako atarietan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean