Zuntz optikoko aurre instalazioa duten etxebizitzetara bisitak egingo
Fibermuak kontratatutako langileak egingo ditu, zeinak akreditazioa eramango duen
Zuntz optikoaren proiektuak ahalmen handiko Internet konexioen aurreneko postuetan jarri du gure udalerria. Sarea gauzatzeak aukera emango digu 16.000 pasatxo biztanleko herri bati Europan diren punta-puntako zerbitzuen pareko eskaintza izatea. Sarea handiagotu egin da, Mallabiko hirigunera eta Urtia nahiz Goitondo industrialdeetara ere iritsi delarik. Hiru dira, jada, udalerrian etxeko edo esku telefonoa, abiadura handiko Internet, TBa edo hodeian edukiak kokatzea bezalako zerbitzuak ematen ari diren telekomunikazioetako operadoreak. Adamo; Esanline, Nubip eta Sarenet dira, hain zuzen ere, jada, bakoitzaren beharren arabera zerbitzuak kontratatu dituzten 1200 bezero baino gehiago dituztenak.
Urtarrila honetan WIFI Off Load deritzan zerbitzua abian jartzen ari dira gure herrian, bezero horiek guztiek plaza, parke edo kirol, kultur edo aisialdiko leku publikoetan ere konektatuta jarraitzerik izan dezaten.
Ermuan zuntz optikoko sarerako aurre instalazioa bi mila eta bostehun (2.500) etxebizitzen egin zuten, sareak dituen NODOetatik etxebizitzetara lotuta. Etxebizitzetako askok enpresa ezberdinekin zerbitzuak hitzartu eta kontratatu dituzte, ohikoekin adostutako denbora bete ondoren edo eskaintza onei erantzun ondoren.
Arreta nahiz informazio eskaintzeko telefonoa
Ermuko Udalak eskaini izan duen zerbitzua ebaluatzen jardun du, zuntz optikoko sarea egokiro kudatzeko, egonkortzeko eta sasoian edukitzeko teknologia honek ematen dituen abantaila guztiei ahalik eta etekin gehien atera ahal izateko. Baita bezeroen gogobetetze maila ezagutu eta horri eusteko. Horretarako, balorazio inkestak egiten aritu da telefonoz euren etxebizitzetan zuntz optikoko zerbitzua erabili ahal izateko beharrezkoak diren kableak eta konexio puntua instalatzeko baimena eman zuten erabiltzaile guztien artean.
Inkestak egiteko erabiltzen ari den telefono zenbakia 676 41 36 83 da, zeina gure udalarena den.
Inkestak egiten jardun izan den denboran hainbat pertsonekin ezinezkoa izan da kontaktatzea arrazoi ezberdin eta anitzak direla medio; etxebizitza jabez aldatu izana, telefonoa aldatzea, beste nonbaitera lekuz aldatzea, oporretara joatea, eta abar…Horregatik, urtarrilaren 9tik udalak kontrataturiko langileak kontakturik lortu ez den etxebizitzetara bisitak egiten ari dira, bere egoeraren berri jasotzeko, operadoreak eta zerbitzuak ezagutzen dituzten edota interesik duten ala ez jakiteko.
Etxebizitzetako bisitak inkesten osagarri egingo dira
Langileak nortzuk diren adierazten duen txartela agerian eraman eta erakutsiko dute. Udalak arreta eskaintzeko eta laguntzeko eskatzen digu guztioi, aurre instalazioa doan onartu zuten etxebizitza horien egoera zein den eta arrazoien zehaztasunak ezagutzea besterik ez baitu nahi. Guztia zerbitzu hobea eta norberari egokitutako arreta eskaintzeko xedez.
Bestalde, iragan udatik zuntzaren inguruan herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko udalak erabiltzen duen telefonoa berbera da; 676 41 36 83 zenbakia, eta bertan herritarrei behar duten informazioa ematen zaie zuntz optikoaren inguruan, esaterako, beharrizanaren arabera zein zerbitzu kontratatu argitu ahal izateko.
Zuntzak eskaintzen dituen abantailen artean daude, besteak beste, 1000 Mbps abiadurako jaitsiera-ahalmena eta 300 Mbps-ko igoera-ahalmena duen Internet zerbitzua; telefono- eta telebista-zerbitzuak edukitzeko aukera; eta etorkizun batean udal sarearen bidez eskainiko diren gainerakoetara baita ere.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du