Aurtengo Inauteria oilar kororetsu batek iragarriko du

19.01.18
Kultura eta Gazteria

2018ko Ermuko Inauteriak iragartzeko badu kartel ofiziala. Udal Kultura sailak deitutako lehiaketa bart erabaki zen eta, jada, ezagutarazi da saritua izan den proposamena. Lehiaketako lan irabazlea 43 urteko Ruben Lucas Garcia murtziarrak (Torreaguera herriko bizilagunak) egindakoa da. Autoreak 500 euroko saria jasoko du eta lan garaileak 2018ko inauteriak eta bere jarduerak iragartzeko erabiliko da.

Autoreak diseinaturiko kartelean oilar baten irudia nagusi da, hori egiteko gure herriaren hizkiak erabili dituelarik, kolore ezberdinekoak eta animaliaren irudia lortu ahal izateko moduan kokatuz, , fondo erabat zuriaren gainean. Eta beheko eta ezkerreko aldea dagoen ‘Carnavales de Ermua 2018ko Inauteriak’ lemaren letretan kolore beltza erabiliaz.

Aurtengo lehiaketara 21 lan aurkeztu dira, eta epaimahaiak horiek kalitatea positibotzat jo dituelarik. 2018ko Ihauteriak otsailaren 8tik 13ra bitartean ospatuko ditugu, eta obra honek jantziko ditu bai kartelak, baita egun horietarako jarduerak biltzen dituen programa ere.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu