Musika bueltan da Lobiano Kulturgunean Awek Blues Banden eskutik

19.01.18
Kultura eta Gazteria

Denboraldi honetako lehenengo blues eta jazz kontzertua izango da larunbat honetan, urtarrilak 20, Lobiano Kulturgunean. Aurtengo lehenengo gonbidatua Awek Blues Band laukote frantziarra izango da, eta “klasikotasuna eta berezkotasuna nahasten dituen koktel bizia” aurkeztuko dute Ermuan.

Eszenatoki frantziarretan esperientzi handia duten lau musikarik osatzen dute Awek. Bizitzeko grinez eta zinezkotasunez gainezka dagoen taldea Frantziako blues eszenako izen handietako bat da egun, eta genero horretako arlo guztiak lantzen ditu, Chicago bluesetik hasi eta Texaseko soinuraino, souflea eta swinga maisuki uztartuz.

Bederatzi disko kaleratu ditu Awek taldeak, eta 18 urteko esperientzia du han eta hemengo eszenatokietan. Gainera, Atlantikoaren beste aldeko taldeek berezkoa duten indarra eta heldutasuna lortu du pixkanaka. Hori horrela, Europa osoan kontzertuak emateaz gain, Ipar Amerikako hainbat lekutan ere aurkeztu ditu laukoteak bere abestiak, Austingo (Texas) Antone’s eta Montrealgo Jazz Jaialdi ezagunean, besteak beste.

Hainbat artista ezagunekin jo izan dute musikari frantziarrek, esaterako, BB King, Mark Hummel, Little Charlie Baty, Kid Andersen, Fred Kaplan eta Bob Welshekin.

Awek Blues Band larunbat honetan, urtarrilak 20, 20:00etatik aurrera izango dugu Lobiano Kulturgunean. Sarrerak 8 euroren truke daude salgai Lobianon bertan, BBKren orotarako kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean. Gainera, egunean bertan leihatilan ere eskuratu ahalko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu