Trenbidearen tunelean kontrolpeko leherketengatik dardarak izan daitezkeela adierazi du hiri alorrak

22.01.18
Hirigintza

Gure herrian Eusko Trenbide Sareak (ETSk) Bilbo eta Donostia lotzen dituen trenbidearen ibilbide eta mendi barreneko tunel berria egiteko obrak direla-eta, eta Juan Carlos Abascalek Hiri Alorreko zinegotzi eskudunak –hirigintza eta udal zerbitzuak biltzen dituenak- informazio oharra bidali die Gipuzkoa Etorbideko 30etik 58ra bitarteko bizilagunei. Oharrean adierazten da tunela zabaltzeko egunean zehar kontrolpeko leherketak egiten ari direla eta horien eragina ezagutzeko sismografoak jarrita daudela. Horrez gain, lasaitasunez hartzeko eransten die, inguruko etxebizitzetan “dardara batzuk sentitu ditzaketelako, horiek normaltzat” kontsideratuz. Oharrean, leheketek sor ditzaketen eragozpenak barkatzeko eskatzen da.

Lanek aurrera jarraitzen dute, aurreikusitakoaren arabera. Tunelaren indusketa mendi barrutik, Miguel de Unamuno gizarte-zentrotik hurbil dago. Tunel hori mendi azpitik joango da, trenbidea etxebizitzetatik urrunduaz, orain arteko ibilbidea zeru zabalekoa izan eta etxeen ondotik pasatzen baita. Aldi berean gauzatzen ari diren mugarri nagusiak bi dira; batetik estazio berria Ermuko hirigunean, berria, modernoa, irisgarria eta bide bikoitza izango duen arteko nasarekin. Eta bestetik, trena tunelaren ahora eta mendi azpitik Eitzagaraino eramango duen tunela.

Bide-zubian egongo den geltoki altxatu berriaren eraikuntzaz gain, proiektuan Ermurako trenbide sarbideen hobekuntza ere aurreikusten du, egungo trazatua nabarmen hobetuko duen kilometro bateko tunelaren eta geltokitik oso gertu egongo den maniobrak egiteko zabalgunearen eraikuntzari esker. Lan horiei esker, Ermua-Eibar-Elgoibar tranbiaren maiztasuna areagotu ahal izango da.

Ermuko tarterako egokitu den trenbide bikoitzeko trazatu berriak 1.500 metro ditu guztira. Hasiera Eitzaga inguruan dago, eta ia oso-osorik tunel barruko trazatu saihesbidean doa (1.025 metroko luzerakoa), Ermuko sarreraraino. Bertan N-634 errepidea gurutzatuko du, 40 metroko bide-zubiaren bidez, inguruan egongo den geltoki berrira heldu aurretik. Horren ondoren berriro ere egungo trenbidearekin egingo du bat, Izelaieta kaleko behealdeko igarobidearen aurretik. Jarduketa horri esker, lur azpian egongo den saihesbidean dagoen Oletxeko trenbide pasagunea kendu ahal izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan