‘Berbalagun’ ekimenak hainbat jarduera ezberdin iragarri ditu
‘Berbalagun’ ekimenak hainbat jarduera ezberdin iragarri ditu datozen asteetarako. Arduradunek hiru jarduera antolatu eta iragarri dituzte; datozen egunetarako eta otsailaren hasierarako. Lehena Berbalagun berba-taldeen argazki lehiaketa da, partaideek elarren artean ezagutzerik izan dezaten. Aurten, inoiz baino gehiago baitira, ehunetik gora 17 taldetan banatutakoak. Talde bakoitzari argazki bana ateratzeko eta bidaltzeko eskatzen diote. Kontuutan hartuko dira, originaltasuna, partaide kopurua, konposizio eta umorea. Irudia Whatsappetik 663 070 492 telefono zenbakira bidali beharko da.
Inauteriak ate joka ditugunez, bigarrena otsailaren 2ko ostiralean kapela koloretsuak egiteko tailerra da, ordu eta erdikoa eta kide nahiz familiakoentzat irekia dagoena. Doan izango da, baina parte hartzeko izena eman beharko dute interesdunek; bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea.
Azkenik, hirugarren proposamena teknologia gaiak lantzeko tailerra egingo da, herriko Kzgunea zentroarekin elkarlanean. Proposamenak 3 saio aurreikusten ditu: otsilaren 7, 14 eta 21ean, hain zuzen ere, bi orduko iraupena egun bakoitzeko. Lehenengo bietan telefono azkarrak ondo erabiltzen eta etekina ateratzen ikasi ahal izango dute partaideek. Bapateko mezularitza eta funtzio erabilgarri guztiak. Otsailaren 21eko azkenengoan berriz, bizitza errazten dizkiguten IKTak izango dira aztergai. Kokapen, aisialdi eta osasun aplikazioak ikusiko dituzte. Hau ere doan da, baina baina parte hartzeko izena eman beharko dute interesdunek; aurreko paragrafoan jasotako bi aukera erraz berberak izanik.
Jarraian jarduerak iragartzen dituzten kartelak dituzue.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik