Berdintasun Kontseiluak jarduerari berrekingo dio asteazkenean

22.01.18
Berdintasuna

Ermuko Udal Berdintasun Kontseilua, Emakumeen Kontseilu izenez ere ezaguna dena, urteko lehen bilerarako bilduko da aste honetan. Asteazkenean izango da saioa, urtarrilak 24, 17:00etatik 19:00etara Emakumeen Topalekuan.

Urtean zehar hilero biltzen da Kontseilua, eta elkarteen, emakume taldeen eta entitateen bitartez emakumeen parte-hartzea bultzatzen du herriaren garapen politiko, sozial, lan-arloko, ekonomiko eta kulturala sustatzeko. Gainera, pertsonen arteko berdintasunaren baloreak zabaltzen ditu, eta emakumeen eskubideak eta interesak defendatzen ditu, euren arteko bat-egiteak babestuz.

Parte hartzeko interesa duten emakume guztiek bat egin dezakete Kontseiluarekin, eta edozein gairi buruz euren ekarpenak egiteko aukera izango dute.

EAEko lehenengo ekimena

Ermuko Udal Berdintasun Kontseilua 1991. urtean sortu zen, eta Euskal Autonomi Erkidegoko mota horretako lehenengoa izan zen. Harrezkero, modu finkoan biltzen da, eta herriko emakumeen taldeen eta elkarteen ordezkariek parte hartzen dute. Bertan izaten dira, era berean, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna bultzatzeko interes pertsonala duten emakumeak eta, mistoak izan arren, berdintasunaren arloan lan egiten duten elkarteetako emakumeak.

Gainera, Kontseiluak sentsibilizazio jarduerak eta kanpainak bultzatzen ditu herrian, esaterako, Emakumeen Nazioarteko Egunean (martxoak 8) eta Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean (azaroak 25).

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko