2017ko laburpena, Oscar Blancoren kameratik abiatuta

23.01.18
Kultura eta Gazteria

Ermua Antzokia 2017 tituluko argazki erakusketa ikusgai dugu atzotik Lobiano Kulturgunean. Argazkiak Oscar Blanco ermuarrarenak dira, webgune honetako eta udaletxeko kolaboratzailearenak. Bildumak antzokia niaz izandako ekitaldien laburpena egiten eta aurkezten du. Antzezpen, kontzertu, emanaldi eta funtzio hainbateko une eta xehetasun gogoangarriak. Artisten lehen planoak; zehetasunak; eszenatokiaren plano orokorrekin tartekaturikoak, autorearen bego eta kameraren ikuspuntuaren seinale direnak, jarlekuen iluntasunean hartutakoak. Erakusketa bart ireki zen eta otsailaren 4ko igandera artean mantenduko. Sarrera librea, doan da. Erakusketa egunero bisitatu daiteke arratseko 6etatik 8etara bitartean. Guztira hogeita hiru (23) argazki dira, Lobianoko lehen erakustoki edo aretoan zintzilik daudenak.

Oscar Blancok asteburu askotan bokazio eta zaletasunaz egindako lanaren selekzioa ikusgai jartzen duen bosgarren urtea da. Autoreak laburpen hori ‘oso garrantzitsutzat’ jotzen du. “Bildumak aukera ematen didalako jendearen aurrean erakusteko ostiraletan Ermua Antzokian egindakoa. Bisitariek ikuskizunean egondakoak badira, egun hartan sentitutakoa berriz gogora ekarri ahal izango dute eta, gainerako herritarrek Ermuan edukitako guztia ezagutu eta kargu egin ahal izango, hurrenez hurren”.

Ikusgai daude autoreak aukeraturiko 23 argazki, horien oinarria musika, antzerki eta bestelako emanaldietan hartutako materiala delarik. Horien artean herriko bertako artistak nahiz estatuko eszenatokietan dabiltzan ezagunago edo mediatikoagoak daude. Blanco horiek guztiak ezagutzeko parada izan duelarik, lanean eta artistikoki nahiz pertsonalki, kamerinoan hartzen dien irudia medio delarik. Ezagutza eta harreman horiek bere bizi-eskarmentuaren zati dira.

Ermuarraren esanetan artistekin izaten ohi duen tratu azuzena da: “Emanaldia hasi aurretik kamerinoan erretratatzen ditut beti y, horrek aukera ematen dit, hain publikoa ez dena tala ezagutzeko eta beraiekin hitz egiteko”.

Atal teknikoari dagokionez, Blancok azpimarratu du ikuskizunen zuzeneko argazkigintza “nahiko konplikatua” izaten dela. “Kontzertuetan eta antzezlanetan, argitasun gutxi, oso aldakorra eta mugimendua ere izaten baita. Baina jada urteak daramatzat mota horretako argazkiak ateratzen eta pixkanaka ari naiz ikasten nola aurre egin horrelako arazoei”.

Erakusketa hau egunero zabalik dago, 18:00etatik 20:00etarako ordutegian Lobiano Kulturguneko erakusketa aretoan, eta sarrera doakoa da. Bertan, ikusleek iaz Ermua Antzokian izan eta bizitako ikuskizunei errepasoa egiten dieten argazkiak ditugu, denboraren abiadurak hainbat kasutan inguruan dugun guztiaren kontzientzia izan dezagula ekiditen baitigu. Erakusketa iragartzeko kartelerako, Blancok ‘Su ta gar’ musika talde eibartarraren emanaldiko bat hautatu du, non Aitor Gorosabel eta Xabi Bastidaren lehen planoan ditugun, gitarra jotzen.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du