Imagen
Jabekuntza Eskolak lau ikastaro berri eskainiko ditu otsailetik aurrera
23.01.18
Berdintasuna
Ermuko Emakumeen Topalekuak lau ikastaro berri antolatu ditu, eta Jabekuntza Eskolaren barnean eskainiko dira datozen asteetan. Tailer guztietan izena emateko epea zabalik dago, eta interesa duten pertsonek Emakumeen Topalekuan bete dezakete eskaera.
Lau ikastaro berriak honakoak dira:
- Salaketak josiz: otsailaren 5etik 26ra (8 ordu). Emakumeek bizi duten errealitatearen testuinguruan gogoeta egin eta salaketarako ekintza kolektiboa egingo da tailer honetan. Horretarako, parte-hartzaile bakoitzak kamiseta bat eraman beharko du, eta bertan, inguru pribatuan esan ohi diren esaldiak josiko dira, espazio publikora atera ahal izateko. Izan ere, pentsaera horiek etxeko isiltasunean utziz gero, erantzunik gabe eta ahaztuta geldituko dira. Zer gertatuko litzateke oihu horiek kalera aterako balira? Ikastaroa otsaileko astelehen guztietan egingo da 17:00etatik 19:00etara Emakumeen Topalekuan.
- Sexualitatea eta hazkunde erotikoa: otsailaren 8tik martxoaren 1era (8 ordu). Tailerraren helburua emakumeak euren gorputzarekin eta sexualitatearekin gusturago bizitzea da, ongizate pertsonalerako eta jabekuntzarako ezinbesteko baldintza den autoestimu sexuala indartuz. Bizipen ariketa ezberdinen bitartez, norberaren espazio pertsonala eta gorputzaren mezu inkontzienteak ezagutzen saiatuko da, baita beste pertsonenak ere. Guzti hori zintzotasunez, horizontaltasunez eta errespetuz jokatzea posible egingo duen giro entretenitu, erlaxatu eta konfiantzazkoan. Ikastaroa ostegunetan izango da 17:00etatik 19:00etara Emakumeen Topalekuan.
- Ekonomia feminista: otsailaren 21ean eta 28an (4 ordu). Tailer honekin, gaur egungo ekonomian eraldatu beharreko gauzen eta hori egiteko moduen inguruan hausnartuko da. Helburua ekonomia horrek bizitzea mereziko duen bizitza bermatzea da, pertsona guztientzako izango dena eta ekosistema bizi bat izango duena. Tailerra aipatutako egunetan garatuko da 17:30etik 19:30era Emakumeen Topalekuan.
- Autodefentsa feminista: martxoaren 17an eta 18an (10 ordu). Ikastaro honetan zehar, indarkeria matxistaren inguruko mitoak eta errealitateak aztertuko dira; erasoak identifikatzen ikasiko da, horien jatorria ezagutuz, nola eraikitzen diren ikusiz eta dituzten ondorioak ezagutuz, norbanakoak nahiz kolektiboak. Gainera, egunerokotasunean pairatu daitezken erasoak ebazteko erantzun mekanismoak praktikatuko dira. Tailerra Lobiano Kulturgunean egingo da martxoaren 17an, larunbata (10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara) eta 18an, igandea (10:00etatik 13:00etara).
Ikastaro bakoitzaren matrikularen prezioa 5 eurokoa da.
Informazio gehiagorako, ikus ezazu Emakumeen Topalekuaren mikrositea.
Lotutako albisteak
Imagen

16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik
Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen

14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan
Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen

19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean
Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan
Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan