Txirrindularitza denboraldiari hasiera emango dio Euskadi Fundazioak, Peio Goikoetxea taldekide delarik

24.01.18
Kirolak

Txirrindularitzako Euskadi Fundazioak etapa berri bati ekingo dio. Talde kontinentala izango da ostera ere, hastear dagoen denboraldi berrian. Zuzendari teknikoa Jorge Azanza txirrindulari ohia da eta Presidentea, Mikel Landa, jardunean eta MoviStar taldeak korritzen duen txirrindularia. Fundazioak orain aste bete aurkeztu zituen taldea osatuko duten 12 korridoreak, eskarmentua eta gazteria uztartzen dituztenak, horien artean Peio Goikoetxea Goiogana (1992) ermuarra dagoelarik. Hurrengo asteburu honetan bertan taldea txapelketa ofizialean murgilduko da, ostiraletik igandera irla Balearretan “Challenge XXVII. Playa de Palma” delakoan parte hartuz.

Ibilbide berrian Euskadi Fundazioaren txirrindulariek Orbea eta Etxeondo enpresen laguntza izango dute, biak honitzaile ofizialak izango baitira, lehenak bizikletak jarriko ditu eta bigarrenak arropak.

Taldea ondorengo hamabi txirrindulariek osatzen dute: Egoitz Fernández, Iker Azkarate, Txomin Juaristi, Ibai Azurmendi, Juan Antonio López-Cózar, Mikel Alonso, Marc Buades, Diego López, Gotzon Martin, Peio Goikoetxea, Jon Ander Insausti eta Ricardo García.

Euskadi Fundazioaren presidente Mikel Landak, sortu zeneko hogeita bost garren urteurrenean eta 2018ko denboraldiko aurkezpen ekitaldian adierazi zuenez, “Euskadi Fundazioa mailarik gorenean berri ikusteko ametsa du”. Hitz horiekin amaiera eman zion Azkuna Zentroan ordu beteko iraupenaz egindako ekitaldian, zeinak ikusmina handia piztu zuen. Ekitaldian, besteak beste, izan ziren Bilboko alkate, Juan mari Aburto, Eusko Jaurlaritzaren Kirol zuzendari, Jon Redondo, eta Espainiako itzuliaren zuzendari, Javier Guillen.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira