4.0 Hirien inguruko jardunaldia antolatu da otsailerako Izarra Centren

26.01.18
Ekonomi Sustapena

4.0 Hiriak: Berrikuntzak eta Teknologiak Sarean lan egiten dutenean izeneko jardunaldia ospatuko da Ermuan datorren otsailaren 6an, asteartea. KPMG enpresak antolatu du ekitaldia, Ermuko Udalaren laguntzarekin, eta Izarra Centre eraikineko auditorioan izango da. Gaia lantzeko, egunean zehar hitzaldi eta mahai-inguru ezberdinak prestatu dira.

Tokiko nahiz nazioarteko esperientzia garrantzitsuak ezagutzeko eta horiekin bat egiteko asmoarekin antolatu da jardunaldia, hirietako berrikuntza eta garapen teknologikoa ardatz direla, betiere sarean lan egitearen ikuspuntutik.

Ekitaldia oso interesgarri suertatu daiteke berrikuntza prozesuetan murgilduta dauden edo horiek hobetzeko asmotan dauden hirientzat; era berean, euren herritarrentzat, enpresentzat eta erakundeentzat baliagarriagoak diren zerbitzuak eratzeko ere garrantzitsua izan daiteke.

Jardunaldirako aurreikusitako programa honakoa da:

  • 11:30: Akreditazioak
    • Agendaren azalpena Ramón Cañeteren eskutik (Management Consulting – KPMG)
  • 12:00: Jardunaldiaren aurkezpena
    • Carlos Totorika, Ermuko alkatea
  • 12:15: 4.0 Hiriak
    • Cándido Pérez (ITGH España – KPMG)
    • Francisco Rincón, Hiri Jasangarriak – Siemens enpresako arduraduna
  • 13:00: Mahai-ingurua: 4.0 Administrazioak
    • Cándido Pérezek moderatuta, hiru hitzaldi izango dira:
      • Kontratazio Publikoko Paradigma Berriak eta Modeloak, Borja Carvajalen eskutik (KPMGko lege zuzendaria)
      • Aurreikuspen Ereduak eta Teknologiak Baliabide Ekonomikoen Kudeaketaren efizientziari aplikatuta, Antonio Cerdánen eskutik (Lighthouse España – Centro de Datoseko zuzendaria, KPMG)
      • Data Science Tokiko Administrazioen kudeaketan aplikatuta, Gonzalo Pellejero Techfriendly enpresako zuzendari nagusiaren eskutik
  • 14:00: Lunch-a / Coffee break
  • 14:30: Berrikuntzarako ekosistemak
    • Cándido Pérezek moderatuta, bi hitzaldi izango dira:
      • Cities Global Center of Excellence, Alan Mitchell Cities Global Center of Excellence – KPMG Internacional enpresako zuzendariaren eskutik
      • Berrikuntza Laborategiak, Gonzalo Fornos eta Joaquim Martínez Bosch Management Consulting – KPMG enpresako zuzendarien eskutik
  • 15:30: Mahai-ingurua: Kasu arrakastatsuak
    • Ramón Cañetek moderatuta, lau hitzaldi izango dira:
      • Berrikuntza Komertziala hirietan, Amaia del Campo Barakaldoko alkatearen eskutik
      • Smart City Plataforma teknologikoak Hirien Adimendun Kudeaketarako, Héctor Marubens IKUSIko (Grupo Velatia) Smart City zuzendariaren eta Euken Sesé Fomento San Sebastian enpresako gerentearen eskutik
      • Berrikuntza Sarean – Zentro Teknologikoak, Go4it kasua, Tecnaliako Fernando Espiga eta Guillermo Gilen eskutik
      • Berrikuntza Sarean – Hiriak, Rosalía Herrera eta Esther López Innpulso Sareko zuzendaritzaren eskutik
  • 16:30: Amaiera ekitaldia
    • Ramón Cañete (Management Consulting – KPMG)
  • 17:00: Jardunaldiaren amaiera

Jardunaldian parte hartu ahal izateko, otsailaren 2a baino lehen, ostirala, izena eman beharko da mmonasterio@kpmg.es helbide elektronikora mezua bidalita. Era berean, garraio publiko zerbitzua antolatuko da Bilbotik Ermura, erabili nahi duen ororentzat, eta aukera hori izena ematearekin batera zehaztu beharko da.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren