Hoogerheiden (Herbereetan) korrituta, Mundialerako esperientzia erantsi du A. Hernandezek

29.01.18
Kirolak

Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Innpulso) txirrindulariak 42. postuan bukatu zuen atzokoan Hoogerheide herrian (Holandan) korritu zuen ziklokrosean. Irabazlea Mathieu van des Poel izan zen, garaileak egindakotik hiru bueltara bukatuz. Lasterketa puntuagarri zen espezialitateko Mundu Koparako, hori jokatu aurreko azkena izanik.

Espaniako txirrundularien artean emaitzarik onena Felipe Ortsek lortu zuen, aurrean ibili baitzen, azkenik 16. lekuan helmugaratuz. Atzerago bukatu zueten Ismael Esteban eta Kevin Suarezek, 33. eta 35. hurrenez hurren. Azkenik, Larrinaga eta Aitor Hernandez bi buelta falta zitzaizkienean geratu egin dituzte, UCIk aplikatzen duen %80 arauaren arabera. Araba eta ermuarra, bata bestearen atzetik bukatu zuten, 41. eta 42. postuetan. Zortetik txarrena Daniel Aniak izan zuen, eroria izan eta erretiratu egin baitzen.

Ermuarra ez ze gauza izan aurrerago bukatzeko. Zirkuitua oso gogorra zen eta erabat siku zegoen, lokatzik gabe. Hori horrela, abiadura oso handia izan zen eta postuak aurreratzeko zailtasuna areagotuz.

Lasterketaren ondoren Aitorren honakoa adierazi zuen: “Edozein karrerara etorritakoan ez duzu 42. postuan bukatzea espero, baina pozik nahik izan dudan guztia eman dudalako. Egun zaila izan da, abiadura handia korritu dugu sikua egon delako, baina horrelakoetara ere egokitu beharra dugu, edozein baldintzara. Atzean irtenda oso zaila izan da postuak irabaztea, hasieran izan ditugun erorikoak eta muntaiak ohikoak direlako. Aste bete daukat lanean jarraitzeko eta sasoiari eusteko Mundialerako. Nire helburua emaitza onena lortzea da eta, guztia emango dut, aurreko postuetan egoteko xedez”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira