‘Ez Dok Hiru’ edo euskal musikaren benetako ‘istorioa’

31.01.18
Ermua Antzokia

Zenbat euskal kanta, zahar edo berri, ezagutzen dituzu? Kalkulua egin al duzu inoiz? Ziurrenik uste duzuna baino askoz gehiago izango dira. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski), eta denak ez badira gehienak ezagun egingo zaizkizu.

Hauxe da Ez Dok Hiruren antzerki proposamen berria, publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa eta euskarazkoa. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, Telleriarekin berarekin batera, zuzenean antzezteko duten estilo paregabea da nagusi antzezlan honetan.

Bi aktoreek Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute. Gainera, formatu berri honetan, hiru aktore musikari izango dituzte lagun, euren ohiko tresna eszenikoak diren hitzei zuzeneko musikaren indarra gehituz.

Antzerki, musika eta umore ikuskizun honetan kanta kopuru ederra erabiltzen da; izan ere, Tartean antzerki konpainiaren ustez, gure musika ondarea, altxorra da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala, hain zuzen. Hori horrela, Ez Dok Hiru gure kantutegian oinarritutako ikuskizuna da, gure musikarekiko maitasuna erakutsi eta omenaldi bero eta hunkigarria eskaintzeko helburuarekin.

Ez Dok Hiru obraren dossierra

Ez Dok Hiru ostiral honetan, otsailak 2, antzeztuko da Ermua Antzokian. 75 minutuko iraupena du ikuskizunak, eta 22:15ean hasiko da. Sarrerak 10 euroren truke daude salgai Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu