Nahita aldizkariak itxura eta formatu berria aurkeztu ditu urtarrileko zenbakiarekin batera

02.02.18
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak Nahita aldizkariaren zenbaki berri bat argitaratu du, eta hil honetan berrikuntzaz beterik dator. Izan ere, agerkariak itxuraz aldatu du, bai papereko edizioan, baita digitalean ere.

Aldizkari fisiko berriak orain arte ezagutu ditugunak baino tamaina handiagokoak dira, eta forma karratuagoa dute. Editatzen diren 2.500 aleetan inprimatutako edukiak ere modu argiago eta modernoagoan ageri dira, baina aldizkariaren ohiko atalak errespetatu egin dira.

Horren harira, edukiei dagokienez, Nahita berriaren erreportaje nagusia Emakumeen Etxeetan zentratzen da, aldaketa feministarako espazio gisa aurkeztuz. Gainera, tarte berezia eskaintzen zaio Ermuko Emakumeen Topalekuari, aurtengo martxoan 15 urte betetzeaz gain, Euskal Autonomi Erkidegoko mota horretako lehenengo instalazioa izan baitzen.

Bestalde, albiste interesgarriak, editoriala, ikastaro eta erakusketen programa, inkesta, denbora-pasak eta Ezagutzen al duzu? atala jasotzen dira. Azken horretan, Sangre Fucsia irrati fanzinea eta Isiltasuna Hautsiz Elkartea aurkezten zaizkigu.

Bertsio digital hobetua

Papereko edizioko hobekuntzez gain, Nahita aldizkaria formatu digitalean ere argitaratu da Emakumeen Topalekuko mikrositean. Bertsio horrek ere aldaketak izan ditu, formatu berriari esker, aldizkariaren barruan bideoak ikusi eta loturak kontsultatzeko aukera eskaintzen baitu, agerkariaren kalitatea hobetuz eta irisgarriago bihurtuz.

2007. urtean sortu zen Nahita aldizkaria, eta harrezkero urtean 3 zenbaki argitaratzen dira: urtarrilean, apirilean eta irailean. Gainera, 2017. urtean, bere 10. urteurrenarekin bat eginda, aldizkariaren alderdi ezberdinen inguruko inkesta egin zen irakurleen artean, eta jasotako datuen arabera, inkestatutakoen ia %100ak papereko edizioa irakurtzen du; hori horrela, ez daude ados aldizkaria formatu digitalean soilik argitaratzearekin. Hori dela eta, Nahitari buelta bat eman eta itxura berri bat eskaintzea erabaki da, modernoagoa eta erakargarriagoa.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu