A. Hernandezek Munduko Ziklokros txapelketan korrituko du igandean

02.02.18
Kirolak

Asteburuan Munduko Ziklokros txapelketa jokatuko da, Herbehereetako Valkenburg herrian. Lasterketa horretan ortzadarraren kolorean eramango dituzten 2018ko lehen elastikoak esleituko dira. Gizonezkoetan, gaur egun, bi korridore nagusitzen dira besteen gainetik: etxean korrituko duen Mathieu Van der Poel eta Wout Van Aert. Karrera nagusiko irabazle izan daitezke bata zein bestea.

Espainiak etorkizun oparoko talde darama mundialera. Pascual Monparler hautatzaileak gazteria eta eskarmentua uztartu baititu gizonezkoen taldean. Horren buru izango dira Felipe Orts eta Ismael Esteban, eta bikote horrekin batera bi euskaldun, adinez zaharragoak direnak eta ibilbide arrakastatsua izan dutenak; Aitor Hernandez ermuarra eta Javier Ruiz de Larrinaga arabarra. Biek mundialera joan izan diren aurrekoetan lortutako emaitza hobetzen edo berdintzen saiatzeko asmoaz doaz. Larrinagaren emaitza onena 16 postua izan da eta Aitorrez, berriz, 23.a sailkapenean.

Emakumezkoen elite edo goreneko taldean hiru emakume izango ditugu: Aida Nuño, Lucía González eta Olatz Odriozola, hain zuzen ere.

Lehiaketako programa eta orduak

  • Larunbatean
    • 11:00etan: junior gizonezkoak (zuzenean jarraitu ahal izango da UCIren Youtube kanaletik)
    • 13:00etan: 23 urtetik beherako emakumezkoak (zuzenean jarraitu ahal izango da UCIren Youtube kanaletik)
    • 15:00etan: Elite mailako emakumezkoen lasterketa (zuzenean emango dute Eurosport TBa katean)
  • Igandean
    • 11:00etan: 23 urtetik beherako gizonezkoak (zuzenean jarraitu ahal izango da UCIren Youtube kanaletik)
    • 15:00etan: Elite mailako gizonezkoen lasterketa (zuzenean emango dute Eurosport TBa katean)

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira