Aitor Gonzalez txirrindularia Kolonbian da korritzen, Mallorcan podiumera igo ondoren

07.02.18
Kirolak

Aitor Gonzalez Prieto @aitor1313 (Euskadi-Murias taldeko kideak) podiumera igo da aurtengo denboraldian estreinakoz jokatu berri den ‘Challenge Mallorca’ itzulian, sprint bereziak irabazita. Ermuarra protagonista izan zen 177,7 kilometroko luzera zuen Campos - Porreres - Felanitx - Ses Salines Sarian, ihesaldi onean sartu baitzen beste zortzi kirolarirekin batera. Aitor Gonzalezen ahalegin eta adoreak saria jaso zuten.

Aitor Gonzalez une honetan Kolonbian dago, atzo hasi eta 11ra bitartean jokatuko den 2.1 ‘Oro y Paz’ karreran parte hartzen. Aitorrek denboraldi hasierako une gozoari eustea espero du, ondo ibiliaz eta Euskadi-Murias taldeko elastiko berdea ikustaraziaz, Profesional eta Kontinental taldeko kide den estreinuan. Bizkaitarrari 93 zenbakiko dortsala egokitu zaio eta berarekin bat ditu Ander Barrenetxea, Sergio Rodriguez, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo kirolariak. Kolonbiako lasterketa honetan 23 talde daude, 4 WorldTour eta beste 9 Profesional Kontinentalak.

Euskadi-Murias taldean hirutan zatitu izan da beste horrenbeste karreratan parte hartzeko: Valentziako Erkidegoan, Bessèges eta Kolonbian. Aitor azken talde horretan dago, lurraldera otsailaren 3ko zapatuan iritsi zirelarik. Ordutik eta bere Twitterreko perfilean adierazi duenetik pozarren dago,m bertako zaletuek oso harrera beroa egin izan dietelako. Hori frogatu dute behin baino gehiagotan, Cali herri inguruko errepideetara entrenatzera atera diren bakoitzean.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira