Hemen da XI. euskarazko piropo lehiaketa

08.02.18
Euskara

Ermuko Udaleko Euskara Sailak piropo lehiaketaren hamaikagarren edizioa antolatu du. Ekimen ezagun honen helburua ermuar guztion artean euskararen erabilera modu sortzaile, adierazkor, ez sexista eta ludikoan bultzatzea da.

Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek euskaraz idatzitako piropoak aurkeztu besterik ez dute egin behar. Horretarako, esaldiarekin batera, adina eta telefonoa adierazi beharko dira, eta liburutegian jarriko den kutxatxoan sartu proposamenak. Nahi izanez gero, posta elektronikoz bidaltzeko aukera ere badago, euskara@udalermua.net helbidera idatzita.

Lehiaketa hiru kategoriatan banatzen da, parte hartzen duten pertsonen adinaren arabera, eta kategoria bakoitzean irabazle bat hautatuko da. Sariak, berriz, honakoak izango dira:

  • 15 urtetik beherakoak: 50 euroko erosketa-txekea.
  • 18 urtetik beherakoak: 100 euroko erosketa-txekea.
  • Nagusiak: bi pertsonentzako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua Donostiako La Perla jatetxean.

Piropoak otsailaren 14tik, San Valentin egunetik, alegia, martxoaren 11ra  arte aurkeztu ahalko dira. Ondoren, epaimahaiak piropoak aztertuko ditu eta erabakia hartuko du. Kontuan hartuko dira, besteak beste, originaltasuna, sormena, luzera eta itzulpena edo moldaketa ez izatea. Era berean, ez dira onartuko iraingarriak edo sexistak izan daitezkeen lanak.

Euskara sailak ermuar guztiei dei egiten die lehiaketan parte hartzera animatu daitezen.

Argibide gehiagorako, ikus itzazu deialdiaren oinarriak.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko