Datorren asterako iragarri du Berbalagunek IKT eta smartphonei buruzko ikastaroa

08.02.18
Euskara

‘Berbalagun’ iragarri berri du telefono azkarrak –smartphone deritzatenak- ondo erabiltzen eta etekina ateratzen ikasteko ikastaroa bi saiotan gauzatuko da, hirutan egin ordez. Horretan bapateko mezularitza eta funtzio erabilgarri guztiak ikusi eta ezagutuko dituzte partaideek. Arduradunek ezagutarazi dutenez ikastaroa atzo hastekoa bazen ere, otsailaren 14rako atzeratu da, egun horretan hasi z eta 21ean bukatuaz. Oraindik aukera dago izena emateko eta parte hartzeko. Ikastaroa doan da, baina parte hartzeko izena eman beharko dute interesdunek; bi aukera erraz izanik; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo postontzira idaztea.

Teknologia gaiak lantzeko tailerra herriko Kzgunea zentroarekin elkarlanean egingo da. Proposamenak 2 saio aurreikusten ditu: otsilaren 14 eta 21ean, hain zuzen ere, bi orduko iraupena egun bakoitzeko. Lehenengoan telefono azkarrak ondo erabiltzen eta etekina ateratzen ikasi ahal izango dute partaideek. Bapateko mezularitza eta funtzio erabilgarri guztiak. Otsailaren 21eko azkenengoan berriz, bizitza errazten dizkiguten IKTak izango dira aztergai. Kokapen, aisialdi eta osasun aplikazioak ikusiko dituzte.

Jarraian jarduera iragartzen duen kartela duzue.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko