Zientzia Emakume eta nesken nazioarteko egunaren oroigarri, Innpulso sareko adierazpena berretsi du Ermuak

12.02.18
Ekonomi Sustapena

Nazio Batuen Asanblada Nagusiak 2016ko urtean Zientzian Emakume eta Nesken nazioarteko eguna izendatu zuen otsailaren 11, zientzian emakume eta nesken parte hartze osoa eta orekatua izateko helburuarekin. Terrassa eta Ermua presidentzia partekatzen duten Innpulso sareak ospakizunaz jabetu dira eta “herriak osatzen ditugun kide denen mesede gizaki guztien -emakume nahiz gizonen- ahalmena aprobetxatzeko konpromisoa adierazi dute”.

Innpulso sareak atzoko –otsailak 11ko igandeko- oroigarria bere egin du, sareko kide diren herri guztietako bizilagunen artean sentiberatasuna eta kontzientziazio areagotzeko, horren bidez jarduera zientifiko eta teknikoetan ohikoak izan diren rol maskulinoak hausten lagunduko duelakoan eta, baita neskatila eta nerabeen artean karrera zientifikoak hauta ditzatela areagotuko duelakoan ere.

Innpulso Sarera bildutako herriak lanean ari gara herri berritzaile eta azkarrak izateko. Sareko kide guztiek ikuspuntu berbera dugu: ekonomikoki, sozialki eta ingurumenari dagokionez ekoizpen eredu jasangarria garatzea, horretan ezagutza eta berrikuntza oinarri izango direlarik, gure udalerrietako bizi kalitatea hobetzeko medio gisa.

Smart city-az hitz egiten dugunean, benetan herritarren zerbitzura eta kideen bizi beharretara dauden udalerru edo hiriez ari gara. Herrialde argiak deritzogu, giza nukleoak izango diren heinean, non ingurune lagunkoi batean, seguru, eroso eta guztientzako eskuragarriak diren lekuetan bizitzea posible izango den, ekonomikoki eta ingurumenari dagokionean jasangarri, orekatu, justu eta sanoan.

Gaur egun, aurrerapen zientifiko eta teknologiko handiak ditugu, pertsonen bizi-kalitaterako, gure ekosistemarako eta bizilagunendako oinarrizkoak direla kontsideratzen ditugunak lortzen lagundu gaitzaketenak. Gizarte zerbitzuak eta herritarren ongizateak hobetzeko zientzia eta teknologiak eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatzeko gauza izan behar dugu, ingurumenean gure lurraldeek duten aberastasun eta kalitatea bermatuz eta gordeaz.

Innpulso sarera bildutako guztiek bat gatoz, benetako smart citya lortzeko dagoen bide bakarra ondorengoa dela adieraztean: hiri berri hori sortzeko prozesuan pertsona guztiak aktiboki eta libreki parte hartzeko beharrean. Sarean lan egiten dugu gure herriak berdintasunezko parte-hartze espazioa bihur daitezen, diskriminaziorik gabekoa, non emakume eta gizonek aukera berdintasun berberak izango dituzten.

Emakume zientzialari eta teknologoak behar smart city horiek diseinatzen eta sortzen beharreko ditugula adierazten dugu. Gure etorkizuneko smat city-ak ingurumenarekiko, zientzia aplikatuko eta berdintasunean oinarrituriko gizarteaz konprometituriko gizon nahiz emakumeak behar ditu. Helduak eta konprometituak izatearen arrazoia, haurtzaroan hasitako kultur eta hezkuntza-prozesua dira.

Horren ondorioz, adierazpen hau izenpetzen dugunok mezu hau zabaltzeko eta zientzian eta teknologian emakumeen parte hartzea eta barneratzea lagundu eta sustatzeko hainbat jarduera antolatu izan ditugu. Herritarron sentiberatasuna eta kontzientziaziorako jarduera positiboak dira mezu barnerakoi horrek neskatilak bildu ditzan zientzia mundura, aukera berdinak eskaintzen dituen smart city guztiok elkarrekin eratu dezagun.

Adierazpen eta emakumeek zientzian duten aukera ezagutzera emateko jarduera positiboak smart city herri gisa gure ekarpena dira, gaurko neskatilak biharko zientzialari eta teknologoak izan daitezen.

 

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren