Ikasleekin solasaldi literarioen denboraldia irekiko du Xabier Olasok

12.02.18
Udal Liburutegia

Xabier Olaso idazleak hasiera emango dio gaur gure herrian urtero egiten ditugun literatur autoreekiko solasaldi edo topaketei. Olaso gaur goizean Eskolabarri ikstatetxean izango da , “Iker ikerlaria”liburua eta bere bizipenak partekatzen Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleekin. Obra idatziak –eleberri, entsegu, olerki, eta abar…- eta beren idazleak eskoletako ikasleriari hurbiltzeko ekintzak antolatzen jarraitzen du liburutegiak. Urteroko solasaldi hauen helburua irakurzaletasuna sustatzea da; liburua idatzi eta irakurri duten pertsonak elkartuz, zuzeneko harreman hurbila dela medio.

Topaketa hauek urtero koordinatzen ditu liburutegiak eskolekin eta Ibaizabal-Edelvives argitaletxearen laguntzaz antolatzen dira. Ekintzaren onurarik handien lortu ahal izateko aldez aurretik liburua gelan irakurri eta lantzea komeni da. Lan horretaz ikastetxe bakoitzeko ikasleak arduratzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat