Blues doinuekin dator The Reverend Shawn Amos Ermura

16.02.18
Kultura eta Gazteria

Bizkaiko jazz eta blues zirkuituaren barne, kontzertu berri bat izango da ikus eta entzungai larunbat honetan, otsailak 17, Lobiano Kulturgunean. Oraingoan, artista gonbidatua Shawn Amos “reverendo” estatubatuarra izango da.

The Reverend Shawn Amos New Yorken jaio eta Los Angelesen hazi zen, Marvin Gaye eta Quincy Jones musikako legenden uberan eta gisa guztietako kale-kantarien alboan. Wally Amos musika agente eta enpresariaren eta Shirleey May R&Bko kantariaren semea da Shawn, eta musikari profesionala da heldutasunera iritsi zenetik.

Benetako bluesaren sermoilari da Shawn Amos, ahots limurtzailea eta lehen nota jo orduko bluesaren fededun bihurtzen duen harmonika liluragarria duena.

Ekoizle bezala ere lan ugari egina da Amos: musika berriaren kudeaketa eta R&Bko historian mitoak direnen atze-bildumak, hala nola Solomon Burke, John Lee Hooker eta Johny Guitar Watsonenak, besteak beste.

The Reverend Shawn Amos Lobiano Kulturgunean izango dugu larunbat honetan 20:00etan. Sarrerak salgai daude 8 euroren truke Lobianon bertan, BBKren kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu