Euskara kalera eta bihotzetik ezpainetara!

20.02.18
Euskara

Euskararen normalkuntzan aurrera egiteko eta gizarte osora zabaltzeko bidean, jarduerak ezinbestekoak dira. Horren harira, aste honetan Ermuan jarduera bi izango ditugu euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko aukera emango digutenak; bihotzetik ezpainetarako jauzia eginda. Ekintza horiek biak ostegunerako iragarrita daude.

Berbalagunek pintxo-potea deitu du otsailaren 22ko ostegunerako. Zaleei euskara praktikatzeko gune eroso eta egokia proposatzen diete, bat egin eta lauzpabost edari elkarrekin hartzeko. Ermuko euskaldunak ezagutzeaz gain, euskara mingain eta ezpainetan barra-barra erabiltzeko aukera izanik. Taldea arratseko zazpi eta erdietan elkartuko da Infreñu tabernatik itzuliari ekiteko. Parte hartzeko izena ematea gomendatzen dute; 663 070 492 telefono zenbakira watxappera edo ermua_berba@aek.eus postontzira idatziaz.

">Deba Bertso Eskolak, bestalde, aurtengorako eta bigarrenez, Bertso Potearen IIa antolatu du. Ekimena Torrekua tabernan gauzatuko da eta bertsolari handi bi izanen ditugu gure herrian: Andoni Egaña eta Unai Iturriaga. Hitzordua iluntzeko 9etarako deituta dago. Ordu horretan hasi eta hiru ordu laurdenez libreko saioa izango da. Hamarrak laurden gutxiagotan ordu erdiko atsedenaldiari hasiera emango zaio, eta patata-tortilla, txorizoa eta hainbat jaki izango dira parte hartzaileentzat. Ticketak aldez aurretik eros daitezke, 10 eurotan.Gaueko hamarrak eta laurdenetatik hamaiketara bitartean, Andoni Egañak eta Unai Iturriagak kantatuko dute, jardueraren bigarren saioan. Amaiera, jarraian emango zaiolarik ekimenari.

Bi aukera eder, aprobetxatu eta gozatzeko. Ez kalerik egin!

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko