Martxora atzeratu da ‘Shawn Amos’ musikariaren kontzertua
‘The Reverend Shawn Amos’ blues musikariak Lobiano kultur Gunean otsailaren 17ko larunbaterako gure herrian iragarrita zuen eta bertan behera utzitako kontzertua martxoaren 17ra pasa da, egun hori ere larunbata izango delarik. Iparamerikarraren emanaldia bertan behera utzi behar izan zen azken orduko gorabehera bategatik eta, ondorioz, artista etorri ezin izan zuelako. Sail antolatzaileak ez zuen erantzukizunik izan, ikuskizuna bertan behera utzi behar izanean. Ikusleek aldez aurretik erositako sarrerek martxoko data berrirako balioko dute.
Martxoaren 17ko larunbaterako ‘Anaut’ taldearen kontzertua programaturik genuen, hori udazkenera arte atzeratuko delarik. Udazkeneko ikuskizun hori noiz izango den erabaki gabe dago oraindik, erabaki hartu bezain pronto ezagutaraziko dugularik. Inork ‘Anaut’ taldearen emanaldirako sarrerak erosita bazituen, jakizue horiek ‘The Revenrend Shawn Amos’en egunerako balio izango dutela edota, aukera, ‘Anaut’ taldearen udazkeneko egunerako.
Gorabehera honek eragindako eragozpenengatik barkamena eskatzen du udal Kultura Sailak, antolatzaile gisa erantzukizun zuzenik izan ez badu ere.
Lotutako albisteak

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du