Langabezian daudenentzat ikastaro eskaintza zabala prestatu dute Udalak eta Aldundiak
Ohiko mekanizatu, Mig-mag soldadura eta enplegua lortzeko gaitasun teknikoei buruzko ikastaroak programatu dituzte, beste hainbaten artean
Trebakuntza ikastaro horiek talde ezberdinei zuzentzen zaizkie: gazte langabetuei, lan-munduratzeko zailtasun bereziak dituztenei eta 45 urtetik gorakoei
Udal Toki Garapeneko Alorrak doako espezializazio ikastaro hainbat antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta berri baten hasiera iragarri dute, zeina Foru Aldundiak finantzatuko duen. Gazte langabetuen enplegagarritasuna sustatzeko programari atxikita. Izen-emateak zabalik izango dira martxoaren 2ko ostiralera artean.
Lehen ikastaroa ‘Ohiko mekanizatua’rena izango da, zeina lehen hezkuntzako ikasketak amaitu ez dutenenentzat, DBHko ziurtagiria, batxilergoa edo LHa dutenentzat den. Ikastaroa martxoaren 19an hasi eta maiatzaren 24an bukatuko da. Izarra Zentroan emango dira atal teorikoa nahiz praktikoa.
Atal honen barne, beste trebakuntza ikastaro bi emango dira:
- Zubi-garabia erabiltzeko langilea; 20 ikastordukoa.
- Orga jasotzailea erabiltzeko langilea; 25 ikastordukoa.
Lerro berberean, baina lan-mudura sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei zuzenduriko Foru Aldundiaren enplegua sustatzeko atalean, ‘Mig-mag soldadura’ ikastaroa emango da. Ikastaroa martxoaren 19an hasi eta maiatzaren 24an bukatuko da. Izarra Zentroan emango dira atal teorikoa nahiz praktikoa.
Trebakuntza hau 45 urtetik gorako langabeek, iraupen luzeko langabeek* (kontratua egin aurreko 13 hilabeteetan hilabete baino gehiago ez dutela lanik egin egiaztatzen dutenak) edo bazterkeria-arriskuan dauden langabeek** (guraso bakarreko familiako aita edo ama, baldin eta egiaztatzen badute 3 hilabete daramatzatela gutxienez lanik gabe) egin ahal izango dute. Argibide gehiagorako, ikus beheko aldean uzten dugun laburpena.
Ikastaroak 200 ordu iraungo ditu. Parte-hartzaileen Bizkaiko Lurralde Historikoan edo Eibarren erroldatuta eta enplegu zerbitzu publikoan *** inskribatuta egon behar dute.
Jasotzaile horientzat baita ere beste bi ikastaro ere eskainiko dira:
- Zubi-garabiko eta jasotzeko elementuak erabiltzeko langilea; 20 ikastordukoa.
- Elikagaiak manipulatu eta hotzean kontserbatzeko langilea; 20 ikastordukoa.
Trebakuntza doan izango da eta nahi duenak Torretan Etxean eman beharko du izena 9:00etatik 14:00etara, kasu bakoitzean eskatzen diren baldintzak betetzen direla agiri bidez frogatuz. Telefonoa 943179151 da eta helbide elektronikoa: dl@udalermua.net. Izena emateko azken eguna martxoaren 2a izango da.
Oharrak:
*Dekretu honen ondorioetarako, iraupen luzeko langabea da kontratua egin aurreko 13 hilabeteetan hilabete baino gehiago lan egin ez duela egiaztatzen duena.
**Dekretu honen ondorioetarako, honako hauek dira bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak:
- a) Gutxienez %33ko minusbaliotasun fisiko, psikiko edo sentsoriala aitortuta duten pertsonak.
- b) Buruko eta/edo zentzumenen gaixotasuna duten pertsonak (mediku-txostenaren bidez justifikatu behar da).
- c) Guraso bakarreko familiako aita edo ama, baldin eta egiaztatzen badute hiru hilabete daramatela gutxienez lanik gabe.
Ondorio horietarako, halakotzat hartuko dira ordaindutako jarduerarik egiten ez duen ondorengoren bat edo batzuk beren kargu dituzten pertsonak.
- a) Honako bi arau hauetarikoren batean ezartzen diren laguntzen onuradunak: 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzekoa, eta 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituena.
- d) Toxikomano izandako pertsonak (alkoholiko eta drogazale izandakoak). Dekretu honetako laguntzak jasotzeko, baldintza batzuk bete behar dira pertsona bat toxikomano ohitzat jo ahal izateko: talde terapeutiko egokiaren ustetan, desintoxikazio-fasea eta mendekotasuna kentzeko fasea gainditzea, eta etengabeko tratamenduan 6 hilabete eman eta gero, lanaren bidez gizarteratzeko programa batean egotea komenigarritzat jotzea.
- b) Genero-indarkeriaren biktimak; biktima-izaera egiaztatzeko, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoan xedatutakoari jarraitu beharko zaio.
- e) Preso-ohiak. Langabeak EAEko edo estatu mailako enplegu zerbitzu publiko batean egongo dira inskribatuta, Europar Batasunaren esparruan, eta, gainera, Bizkaian erroldatuta egon behar dute.
***Pertsona guztiak Europar Batasunaren esparruan autonomi erkidegoko edo estatuko enpleguko zerbitzu publikoan izena emanda eta Bizkaian erroldatuta egon beharko dira.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren