Inocencio Alonsori agur esaten jendetza bildu izan da bere hileta-elizkizunean

24.02.18
Gizartea

Ermuko herriak eta erakundeetako, politikako nahiz gizarteko ordezkari eta eragileek agurra eman diote gaur arratsean Inocencio Alonso Garcia ertzain agenteari, txikitatik bizi leku izan duen herrian egindako hileta-elizkizunean. Santiago Apostoluaren parrokia txiki geratu da eta ez nahikoak elizaren inguruak bizilagunari agur esan nahi zioten pertsona guztiak hartzeko. Inocencio Alonso ostegun gauean zendu zen Bilbo hirian, bertako Athleticek eta Moskuko Spartak jokatu behar zuten partida aurretik zaletuen artean gertatutako istiluen ondoren. Heriotza tronboenbolismo batek eta bihotzak gelditu izanak eragin zioten. Hiletara etorri dira, besteak beste, Patxi Lopez lehendakari ohia, Estefania Beltran de Heredia, Segurtasun Sailburua, honen parekide Iñaki Arriola, Ingurumen, Lurralde antolakuntza eta Etxebizitzako sailburua, Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, bat eginez Carlos Totorika herriko alkatearekin. Horiekin bat egon dira baita ere, Begoña Gil, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteordea, Luis Eguiluz, PPko bozemaile Bilbon, eta Jesus Mari Zubiaga, Segurtasun kontseilari ordea.

Ertzaintzatik ordezkari multzo sendoa etorri da familiarekin bat egin eta beren babesa ematera. Horien artean, Gervasio Gabirondo zuzendaria, Jorge Aldekoa, nagusia, eta Ertzainetxe guztietako nagusi eta arduradunak; unitateko lagun ugari eta baita Autonomi Erkidegoko polizian lan egiten duten gainerako taldeetako lankideek ere. Kataluniatik, Ferrand Lopez, Mossos d''Esquadra taldekoen nagusia bertaratu da, beste agintari batekin batera.

Bizilagun eta Euskadiko leku guztietatik etorritako pertsonak bildu dira parrokia ingurura, arratsaldeko seiak eta hogeirako zerraldoa ekarri behar zuen autoaren zain zeundenak multzo ugaria izanik. Ikusmin handia antzeman da, baita hedabideen artean ere, medio askotako lankideak ikusi baititugu. Horren adierazle, eliza aurreko plazatxoaren etxebizitzetako balkoiak TBa kameraz beterik izatea izan da. Hilkutxa zekartzan autoa plazara iritsitakoan, gala-uniformez jantzitako Ertzainek ohorezko korridorea egin eta lepora altxa dute, isiltasuna eta emozioa hautsi dutelarik bildutakoek txalo zaparrada dedikatuz Inocenciori.

Alex Alonso parrokoak mezan ‘Ino’ gogora ekarri du bere homilian. “Athletic-eko zale amorratu batek San Mames futbol-zelaiko ateetan hil izana ulertzea ez da erraza ulertzen” erantsiz. Abadeak bizi dugun gizartearen eta erakusten ditugun balioez bere buruari galdetu dio: “Kirol ikuskizunetan eta zehazki futbolean ageri ditugun indarkeria adierazpenak nahiz fisikoak” kolokan jarriz. Pertsonen arteko errespetu maila areagotzeko eskatu du. ‘Ino’ on egiteko asmoz beterik zegoela eta ahaztezineko aztarna usten digula” erantsi du.

Ermuko Udalbatza osorik ordezkatuta egon da, organoa osatzen duten sei alderdietako kideek hileta elizkizunean izan baitira. Alderdi guztietako bozemaileak egon dira: PSE-EE taldeko, Jose Luis Araujo; EH-Bilduko, Paul Yarza; EAJ/PNV taldeko, Jol Gisasola; Se puede Ermua Ahal da alderdiko , Javier Lobato, Partido Popularreko, Fernando Lecumberri eta Irabazi alderdiko, Julen Domínguez. Baita, Beatriz Gamiz, Miguel Ledesma, Harri Araiztegi, Silvia Serrano eta Alberto García-Abad zinegotziek ere.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
12.05.25
‘Ermuak Erabakitzen du’ 2026ko Aurrekontu-partehartzaileen prozesua hirugarren fasean sartuko

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko