Martxoan hiru trebakuntza jarduera eskainiko ditu Jabekuntza Eskolak

01.03.18
Berdintasuna

Ermuko Emakumeen Topalekuak hiru tailer edo trebakuntza jarduera antolatu ditu gaur hasiera eman diogun hilabeterako, horiek Jabekuntza Eskolaren baitan eskainiko direlarik datozen asteetan. Jarduera horiek jende orori zuzendutako prestakuntza-ikastaroak eta tailerrak dira, eta bereziki, Ermuko emakumeentzat beren jabekuntza eta partaidetza sustatzeko. Tailer guztietan izena emateko epea zabalik dago, eta interesa duten pertsonek Emakumeen Topalekuan bete dezakete eskaera.

Jarduerak ondorengo hauek dira:

  • Zurrumurru matxistarik ez! Indarkeria matxistaren inguruko gertaerak, jarrerak eta zurrumurruak identifikatu eta agerian uzteko kontzientziazio-formazio-akzioa, herriko jaiei begira kanpaina kolektibo bat sortzeko xedearekin. Zurrumurru matxisten kontrako eragile aktibo izan nahi? Martxoak 2ko ostiralean, 2 orduko saio bacará.
  • Autodefentsa feminista: martxoaren 17an eta 18an (10 ordu). Ikastaro honetan zehar, indarkeria matxistaren inguruko mitoak eta errealitateak aztertuko dira; erasoak identifikatzen ikasiko da, horien jatorria ezagutuz, nola eraikitzen diren ikusiz eta dituzten ondorioak ezagutuz, norbanakoak nahiz kolektiboak. Gainera, egunerokotasunean pairatu daitezken erasoak ebazteko erantzun mekanismoak praktikatuko dira. Tailerra Lobiano Kulturgunean egingo da martxoaren 17an, larunbata (10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara) eta 18an, igandea (10:00etatik 13:00etara).
  • Indarkeria matxistarik kontsumitzen al dugu? Indarkeria matxistak eta kontsumoari buruzko abestiak konposatzeko tailerra. Dinamizatzailea: Puro Luego (SETEM). Martxoaren 19an eta 26an, bi ordu eta erdiko saio bi.

Argibide gehiagorako, ikus ezazu Emakumeen Topalekuaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu