Berdintasunaren aldeko olatuak Ermuko bazter guztietara iritsi da

08.03.18
Gizartea

Gaurko greba feministarekin –egun osokoa edo ordukakoa- eta deitutako mobilizazioaekin milaka emakume eta gizon ermuarrek bat egin dugu. Inoiz ez belako Martxoaren 8a da, aldarrikatzaileagoa. Arrazoi osoa duten emakumeak –kasu pertsonaletan nahiz orokorretan oinarria dutenak- beren ahotsa eta indarra batu dute, berdintasuna eta gizarteari egiten dioten ekarpena errespeta dadila eskatzeko. Norbanako bakoitzak bere modura eta izan dituen baldintza nahiz aukeren arabera, baina irmotasunez bizi duten egoera gizartera, politikara, sindikatuetara nahiz hedabideetara zabaltzeko eta ezagutzera emateko. Partaidetza franko izan da egunean zehar eta atxikimendu ugari. Zerbitzu alorra planto eta greba egin du, inoiz ez bezala mobilizatuz, kasurako, udal administrazioa, merkataritza dendak, ostalaritzako tabernak eta abar eguerdian establezimenduetako ateak itxi dituztelako.

Berdintasunaren plaza eta Baldespipna Markesaren kalea jendez bete dira; bertan adin guztietako emakumeak bildu direlarik, neskatilak, gazteak eta edadetuak deialdiarekin bat egiteko. Bildutakoen artean mutilak eta gizon hainbat ere izan gara. Jendetza bildu da –ehunka luzea- plaza osoa eta inguruak betez. Herriko hainbat balkoi eta leihotan mantalak zintzilik daude goizetik, aintzat hartzen ez diren etxeko lanen aurrean, haurren eta gaixo edo edadetuen zaintza lanen aurrean planto egiteko. Denda eta taberna asko dira egunarekin zerikusia duten kartelak jarri dituztenak, deialdi eta ekintzekin bat eginen dutela adierazteko.

Goiza normaltasunez joan da eta ez da aipatzea merezi duen gorabeherarik izan. DBH eta Batxillergo ikastetxeetako ikasle taldeak 634-N errepidea moztu du hamar bat minutuz Konbentukoa eta Bizkaia Etorbidea kaleak lotzen dituen zebra bidean eseriz pankartekin. Auto ilarak izan dira. Kontzentrazioa kez zuen baimenik, derrigorrezkoa den eskabiderik luzatu ez delako. Udaltzaingoko kideek gazteekin hitz egin dute eta minutu batzuen bueltan altxa alde egin dute, Ertzantzako agenteak iritsi baino lehen.

Arratsaldeko 7etan hiritarren kontzentrazioa izango da herriko Orbe plazan, eta Zubiaurre kalean performance bat egingo. Iluntzeko 8etatik aurrera manifestazioa egingo da hiriguneko kaleetatik zehar.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean