Folkez Blai XIII. lehiaketara proposamenak aurkezteko epea zabalik

09.03.18
Kultura eta Gazteria

Udal Kultura Sailak eta herriko folk musikako taldeek lankidetzan jardunez, folk musika taldeentzako XIII. lehiaketa antolatu eta deitu dute. Ekimena orain hamar urte abiarazi zen eta hari ‘Folkez Blai’ izena jarri zitzaion, harrez geroztik bere horretan mantenduz. Lehiaketa honetan 4500 euro banatuko dira saritan. Garaile suertatzen den taldeak 3000 euro eskudirutan jasoko du eta bigarrenari kopuru horren erdia (1500 €) emango zaio. Gainera finalean sartu eta Ermura zuzenean jotzera etortzen den talde bakoitzari 400 euroko laguntza emango zaio, joan-etorriko gastuetarako.

Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako sei talde aukeratuko ditu aldez aurretik. Talde horiek lehiaketako bigarren fasera pasako dira eta irailaren bigarren asteburuan –irailak 14, 15 eta 16an- zuzeneko emanaldia eman beharko dute Orbe Kardinalaren plazan. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu nagusi ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek beren grabazioak bidal ditzakete 2017ko maiatzaren 15era artean. Lehiaketaren zehaztasun eta oinarriak, lehiaketak duen espazio propioan aurkituko dituzue, hori prest dagoenean.

Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengoan, lehiaketara aurkeztutako grabazioak aztertu eta hainbat aukeratuko dira; bigarrenean, finalera heltzen diren 6 taldeek zuzenean joko dituzte beraien abestiak. Bigarren fase honetan folk talde ospetsu batek ere kontzertua eskainiko du lehiaketako taldeek egingo dute oholtza beretik.

Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 14tik 16ra bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du