Hastear da Kazuelatxo Lehiaketaren zortzigarren edizioa
Lobiano Gastronomia Elkarteak, Ermuko Udalarekin lankidetzan, herriko kazuelatxo lehiaketa ezagunaren zortzigarren edizioa antolatu du, eta astelehen honetan hasiko da, martxoaren 12an. Igandera arte, martxoak 18, abian izango da txapelketa, eta herriko 27 tabernak parte hartuko dute euren sorkuntzarik zaporetsuenekin.
27 kazuelatxoak ekimenarekin bat egin duen taberna bakoitzaren ohiko ordutegian dastatu ahalko dira 1,60 euroren truke. Lehiaketan parte hartzen duten establezimenduak honakoak dira: Urkaregi, Tribuna, Irulitxa, Xagua, Batzoki, Beer Station, Caperos, Encontro, Zutik, Frankfurt, London, Giroa, Hanigans, Infreñu, Jai, Karabixa, Lau Bide, Mendiola, Simon, Pata Negra, Sagarra, Sidney, Sirimiri, Kiska, Zutabe, Torrekua eta Txalaparta.
Epaimahai tekniko batek asteko egun batean kazuelatxoak baloratuko ditu, eta sariak eta ziurtagiriak banatuko ditu bi onenen artean.
Lerro hauen ostean lehiaketaren informazio orria uzten dizuegu, kazuelatxo guztiak euren izenarekin eta osagaiekin ikusi ahal izateko.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean