Jaurtitze luzeko VIII. txapelketa nazionala: Morenok xabalinan hirugarren urrea lortu du

09.03.18
Kirolak

Atleta ermuarrak denboraldiko ibilbideari eutsi eta urrezko domina jantzi du Badajoz probintzian ospatu berri den Espainiako eta jaurtitze luzeko VIII. Negu Txapelketan

Arantza Moreno Fernández eta Leire Gorrotxategi Conde atletek distiratsu atera baitira azken asteburuan Badajoz probintzian ospatu den Espainiako eta jaurtitze luzeko VIII. Negu Txapelketan. Martxoaren lehen asteburuko eguraldia nahiko traketsa izan da, negu-negukoa, hotza eta euria bota duelarik, hortaz klimatologiak asko baldintzatu izan du aire librean egiten den txapelketa. Arantza Moreno Fernández (Bartzelona KEko kidea) Espainiako neguko txapeldun tituluari eutsi zion, asteburuan Montijon jokatu den txapelketan, 600 gramotako xabalina jaurtiketan. Bartzelona Taldeko atletak garaipena lortu zuen jaurtiketa onenean xabalina 54 metro eta 45 zentimetrora jaurti ondoren. Arantza sailkapen orokorreko lehen sailkatua izan zen, bigarrenean jaurtiketan 54,47 metroko marka ezarri ondoren. Ez da izan, Arantzaren aurtengo jaurtiketarik onena, izan ere, Leone otsailren amaieran luzeagoa egin baitzuen, xabalina 56.45 metrotan utzita.

Bestalde, Leire Gorrotxategi Conde ermuarra eta Bidezabal taldeko kirolariak ezusteko emaitza izan zuen egun eta txapelketa eskaean. Gazteak lehenengoan 39,44 metroko jaurtiketa erregistratu zuen eta luzera horretatik ezin izan zuen pasa. azkenean, txapelketako sailkapenean zazpigarren amaitu zuelarik. Iaz, brontzezko domina jantzi zuen, eta aurten ezin izan dio lorpen horri eutsi.

Atletismoko Federazio espainiarrak txapelketaren argazkiak eseki ditu. Guk argazkietara iritsi ahal izaterik izan dezazuen, lasterbidez, lotura eginda uzten dugu, jabetza intelektualaren eta argazkilariaren eskubideak errepestatzeko, irudiak babestuta baitatude. Irudiak Miguelez Team taldeko argazkilarienak dira. Argazki sorta horretan Arantzari nahiz Leireri dagozkien irudiak aurkituko dituzue, lanean eta jarutiketan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke