3000 postal Emakumeen Topalekua deskribatzeko eta ezagutzeko

13.03.18
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Berdintasun Alorrak 10 postalez osatutako bilduma kaleratu du Emakumeen Topalekuaren 15. urteurrena ospatzeko. Postal bakoitzetik 300 ale argitaratu dira, eta bertan Ermuko Emakumeen Topalekuak pertsonengan eta herriarengan izan duen eta oraindik ere duen eraginaren inguruko mezu ezberdinak biltzen dira.

Postaletan agertzen diren irudiak Natalia Arrieta eta Rosa Basoa artistek sortu dituzte, Berdintasun Alorreko ohiko kolaboratzaileak baitira. 15 urteetan zehar Emakumeen Topalekuan burutu diren gizonen eta emakumeen arteko berdintasun programekin lotura duten espazio ezberdinen inguruan mintzatzen dira postalak, bai modu errealean, baita sinbolikoan ere.

Fotomuntaiak dira nagusi postaletan, eta berdintasunaren aldeko lanaren eta horren eraginaren, indarkeria matxistaren aurkako borrokaren, emakumeen memoriaren eta horien aniztasun kulturalaren inguruko irudiak ageri dira, besteak beste.

Ekimen honen helburua postalak herritarrengana helaraztea da, eta horiek Topalekuaren inguruko informazioa idatzi eta postalak bueltatzea. Norbanako gisa Topalekuak eurentzat izan dezakeen eragina edo Ermuko herriarentzat orokorrean egiten duen ekarpena azaldu daiteke postaletan.

Argitaratu diren 3000 aleak Emakumeen Topalekuan, Abiapuntun, udal liburutegian, Lobiano Kulturgunean eta Miguel Angel Blanco udal kiroldegian eskuratu daitezke, eta irudiez gain, bi galdera ditu bakoitzak: Zer da zuretzat Emakumeen Topalekua? eta Zer-nolako ekarpena egiten dio Ermuko herriari?

Martxoan zehar aipatutako instalazioetan kutxak kokatuko dira behar bezala betetako postalak entregatu ahal izateko.

Berdintasun Alorrak hiritar guztiak parte hartzera eta postalak osatzera animatu nahi ditu, Emakumeen Topalekuaren inguruan duten iritzia azaltzeko eta herriko pertsona guztien artean berdintasuna eraikitzen jarraitzeko.

 

Lotutako albisteak

Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
24.06.25
Harrotasunaren eguna ospatu Emakumearen Topagunean, irudiz eta gogoetaz

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 28), Ermuko Emakumearen Topaguneak jarduera kultural berezia egingo du