‘Martxoaren 8ko’ kartel lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa prestatu da

14.03.18
Berdintasuna

Aurtengo ‘Martxoaren 8ko’ kartel lehiaketara aurkeztu diren lanekin erakusketa prestatu du Emakumearen Topaguneak. Aurten lehiaketa hori  Myriam Cameros nafarrak irabazi du, ‘Evidenciar’ tituluko lanagatik, epaimahaiak hartutako erabakiari jarraiki. Lana teknika mistoaz egina dago, grafikoak eta tresna digitalak uztartzen baititu. Emakumearen Nazioarteko Eguneko jarduera programa eta kartela iragartzeko erabili da obra hori. Erakusketa lanegunetan zabalik dago eta goizez 9.30etatik ordu 1 eta erdietara eta arratsaldez 4 eta erdietatik 8etara bisitatu daiteke. Ostiraletan bakarrik goizeko ordutegian.

Marrazkian globo aerostatikoa ikus daiteke, non emakume anitz “zaintza lan derrigorrezkoei” agur esan eta bidaia ekiten dutelarik. Agerian jarri nahi izan den aldarrikapena gizonok zeregin hori gure gain hartu eta partekatu behar dugula. Hori horrela, kartelaren mezua oso egokia da aurtengo martxoak 8ko greba feministarekiko eta gizarteari oro har luzatzen zaion galdera kolektiboarekiko: “emakumeak zeregin horri uko egin eta gain hartuko ez balute ze zergatuko ote?”. Tuterako autoreak 600 euro eskudirutan eta diploma jaso ditu sari moduan.

Topagunean aurengo lehiaketara aurkeztu diren 19 obrak ikusgai daude

Aurtengo edizioan 16 autorek guztira 19 lan aurkeztu dituzte lehiaketa honetara. Parte hartzaileetatik 7 emakume izan dira eta beste 9ak gizonezkoak. Parte hartzaileen kopurua azken urteetan antzerako baloretan, pareko eta egonkor, mantentzen da. Estatuko leku ugarietatik bidalitako obrak jaso izan ditugu Ermuan, esaterako: Murtzia, Nafarroa, Asturias, Castellon…eta Euskadi bertakoak baita ere. Azken horien artean, herriko autore ermuarrenak 5 jaso ditugu.

Epaimahaiak hiru lan aurre aukeratu ditu finalerako, azkenean eta bozkatu eta aho batez lehiaketaren irabazlea ebatzi dutelarik. Finalera sartu diren hiru lanak ondorengo tituluak izan dituzte: En el andamio", "Mucho por hacer, mucho que aprender" eta “Evidenciar”, zeina azkenean garaile suertatu den.

Epaimahaikide izan dira Aukera Berdintasun saileko zinegotzi eta teknikaria, udal kontseiluko kideak eta arte eta diseinu munduko profesionala, genero ikuspuntudunak guztiak ere. Antolatzaileek lanak bidali eta parte hartu duten guztiei beren esker ona adierazten die, oro har, guztiak kalitatezkoak eta mezudunak izan baitira.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu