AECCk kolon-ondesteko minbiziaren inguruan kontzientziatzeko jarduerak antolatu ditu

19.03.18
Gizartea

Datorren martxoaren 31n, larunbata, Kolon-Ondesteko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, Espainia mailan ohikoena den minbizia eta mundu mailan ere maiztasun handienarekin agertzen denetariko bat. Dena dela, diagnostikatzeko errazenetako bat da, eta hori horrela, sendatze-tasa oso altuak ditu.

Data hori dela eta, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) Ermuko taldeak bi ekitaldi antolatu ditu aste honetarako. Bi asteko aurrerapenaren zergatia martxoaren 31 Aste Santu bete-betean izango delako da, eta horregatik aurreratu dira jarduerak, bestelako ekitaldiekin talkarik ez egiteko.

Gaur astelehena, martxoak 19, Ermuko elkarteak informazio mahaia jarriko du 18:00etatik 20:00etara Orbe Kardinala plazan. Bertan, gaixotasunaren inguruko informazioa eskainiko da, eta gainera fruta banatuko da gerturatzen diren pertsonen artean, Mercabilbaori esker.

Bestalde, asteazkenean, martxoak 21, Elikadura eta minbizia, zer dio zientziak? izenburua duen hitzaldia eskainiko da Lobiano Kulturgunean. 17:15ean hasiko da ponentzia, eta sarrera doakoa izango da.

Aste honetako jardueren kartelak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu