Saria merezi izan dute, piroporik originalenak!
Ermuko XI. Piropo lehiaketako piroponik onena “Amatatu argiak, zabaldu begiak, horiek bai distirak” izan da, Joli Amboage ermuarrena. Berak eta lagun batek sariaz disfrutatu ahalko dute Donostiako La perlan; zirkuitua, masajea eta menua barne.
Hamazortzi urtetik beherako kategorian, berriz, bi sari banatu dira. Batetik, 14 urtetik beherako kategorian “Zu porrua bazina, ni patata izango nintzateke zurekin egoteko” piropoarentzako bata eta bere egileak, 10 urteko Julen Gonzalo ermuarrak herriko dendetan trukatzeko 50 eurotako erosketa txekea jasoko du.
Eta bestetik, 18 urtetik beherakoetan, berriz, Asier García Monje ermuarrak osatutako piropoa: “Eguzkia edertasunagatik irtengo balitz, zu ikustean ez litzateke inoiz sartuko” 100 eurotako erosketa saria eskuratuko duena.
Merkatarien elkarteko ordezkariak zein udaleko langileek epaimahaia osatu dute eta aurkeztutako lanen originaltasuna goraipatu dute, aurkeztutako 162 piropoen artean ondoko piropo hauek sailkatu dira azken faserako.
Aurkeztutako guztien artean, ondokoak dakartzazuegu:
- Nire bizitza den itsasontzi zahar honi norabidea jartzen dion lema zara.
- Maitasunaren arbelean idatziko dut zure izena betirako.
- Zubiaurre kalean ez da behar argirik, zure begiak bi eguzki dirudite.
- Mua-mua!Mua-mua! Musuaren hotsa; haretxek emoten dau maitxia: bihotzian poza!
- Zurekin, gauero, hilbete.
- Zutaz oroitzen naizen momentu bakoitzeko, larrosa bat oparituko banizu, lorategi batean biziko zinateke.
- Hainbat gauza dastatu izana eta zu izan zara gehien gustatu izana.
- Hain argia zara ahoa zabaltzen duzun bakoitzean beltza zuria bihurtzen dela.
- Hurbiltzen zarenean, perkusio soinuak sentitzen ditut bihotzean.
- Zure irriparra da nire iparra, egunero jarraitzen dudan izarra.
- Errepidea izatea gustatuko litzaidake, zu, hain ederra, nire gainetik ibiltzeko.
- Bihotzean zirrara sartzen zait zure irribarrea ikustean.
- Ez zara izango munduan goapoena, ezta listoena baina bazara nire bizitzako pertsonarik bereziena.
- Zu larrosa eta ni arantza, biok egingo dugu gauean elkar dantza.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da