80ko eta 90eko hamarkadetara itzuliko da Ermua larunbat honetan

04.04.18
Gizartea

Ermuko Gaztela Leon Kultur Zentroak 80 eta 90 hamarkaden inguruko jaia antolatu du larunbat honetarako, apirilak 7. Ekimena adin guztietako pertsonei zuzenduta dago, eta Orbe Kardinala plazan burutuko da. Gainera, Ermuko Udalaren eta herriko hainbat ostalaritzako establezimenduren babesa jaso du.

Programazioa 17:00etan hasiko da haurrentzako jolas tradizionalekin, Antxitxiketan aisialdi taldearen eskutik. Horrela, 19:00ak arte, herriko neska-mutilek aurreko hamarkadetan ohikoak ziren jolasekin gozatzeko aukera izango dute.

Bien bitartean, 18:00etatik aurrera zumba erakustaldia izango dugu, eta jarraian, barrenatzaileek burdinezko barrekin harriak nola zulatzen dituzten erakutsiko dute.

22:00etan DJ Tenor musikariaren emanaldiarekin itxiko da programa. Dena dela, egun osoan zehar 80 eta 90 hamarkadetan inspiratutako mozorroen lehiaketa ospatuko da, eta pertsonek nahiz tabernek parte hartu ahalko dute bertan. Lehiaketarekin bat egiteko, 629 32 94 64 telefono zenbakian WhatsApp bidez eman beharko da izena. Gainera, banakako eta taldeko mozorro onenari eta ongien apaindutako tabernari sariak emango zaizkie.

Ospakizunez betetako hilabetea

80 eta 90 hamarkadetako festak hasiera emango dio Ermuko Gaztela Leon Kultur Zentroaren ospakizunez betetako apirilari. Izan ere, hilaren 23an, astelehena, Gaztela Leongo Eguna ospatzen da, eta horren harira, ekimen ezberdinak antolatu ditu elkarteak.

Datorren astelehenean, apirilak 16, Álex de la Huertaren Bicikletas erakusketa zabalduko da Lobiano Kulturgunean. 30. hamarkadatik gaur egunera arte bizikletak izan duen garapena azaltzen du erakusketak. 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita egunero, apirilaren 29a arte, igandea.

Bestalde, elkarteak ohiko Erdi Aroko azoka prestatzen dihardu; aurtengoan, apirilaren 20an, 21ean eta 22an izango da San Pelaio plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu