Elkartasunezko loteria dezimoak minbiziaren aurka borrokan jarraitzeko
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) Ermuko Toki-batzordea loteria dezimoak saltzen hasi da datorren maiatzaren 5eko zozketarako. Estatuko Loteria eta Apustuen Erakundeak salmentan bildutakoaren zati bat AECCrekin elkarlanean aritzeko erabiliko du.
Dezimo bakoitzak 12 euroko salneurria du, errekargurik gabe, eta edozein loteria administrazio ofizialetan kobratu ahalko dira sarituak izanez gero. Gainera, Ermuko Toki-batzordeko boluntarioek postuak kokatuko dituzte herrian dezimoak saldu ahal izateko. Salmenta puntuak eta ordutegiak honakoak izango dira:
- Orbe Kardinala plaza: ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era.
- San Pelaioko oinezkoen bidea: ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era.
- San Antonio: larunbatetan 10:00etatik 12:30era.
Asteko zozketa arrunta denez, zenbaki bakoitzetik 100 dezimo baino ez daude; guztiak, hala ere, kausa on bat babesteko. Ermuko Toki-batzordeak 14 zenbaki eta serie oso eskatu ditu; guztira, 1.400 dezimo izango ditu salgai. AECC elkarteak beren kideek saltzen duen loteriaren %20a jasoko du Estatuko Loteria eta Apustuen erakundearen eskutik, laguntza gisa. Beraz, elkarteak herritarrak ekimen solidario honetan parte hartzera animatu nahi ditu.
Ermuko AECCren Toki-batzordeak urtean zehar hainbat jarduera gauzatzen ditu herrian (mahai apaingarrien lehiaketa, karrera solidarioa, diru-biltze eta informazio mahaiak eta abar), guztiak ere solidarioak direnak. Loteria saltzea xede berbera duen beste jarduera bat da.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean