Vigoko Celta nagusi Ermuko Kadeteen III. Futbol Txapelketan

10.04.18
Kirolak

Monroe Intelligent Suspension Kadeteen Futbol Txapelketaren edizioa jokatu da Ermuan pasatu den larunbatean, apirilak 7. Ermua Kirol Klubak antolatutako lehiaketan zortzi taldek parte hartu dute, eta Vigoko Celta izan da txapelduna.

Larunbat goizean zehar lehen fase edo ligaxkako partiduak jokatu ziren, eta zortzi taldeak bi multzotan banatu ziren. Batetik, A taldean, Celta galiziarrak eta Real Sociedad sailkatu ziren hurrengo faserako, eta bestetik, B taldean, S.D. Eibar eta Santanderreko Racing izan ziren nagusi.

Teodoro Zuazua udal futbol zelaia izan zen txapelketako eszenatokia, eta harmailak beteta egon ziren goizez nahiz arratsaldez. Egunaren bigarren zatian hasi ziren, hain zuzen, finalerdiak. Lehenengo partiduan Celta eta Racing izan ziren aurrez aurre, eta 2-1 gailendu ziren galiziarrak. Bigarren norgehiagokan, aldiz, Real Sociedad eta Eibar aritu ziren norgehiagokan, eta 1-1 berdindu ostean, donostiarrek aurrera egin zuten penaltien fasean.

Txapelketako final handian, beraz, Celta eta Real Sociedad taldeek neurtu zituzten indarrak, eta Vigokoek bat eta hutseko emaitzarekin gainditu zituzten donostiarrak. Futbol polita eta ikusgarria erakutsi zuen Celtak, eta bertako partaideek irabazi zituzten, gainera, jokalari onenaren eta goleatzaile handienaren sariak.

Ermua Kirol Taldea gustura agertu da txapelketak izandako arrakastarekin eta jokalariei nahiz ikusleei eskainitako futbol egun politarekin. Ermuko lehiaketa hobetzen eta hazten jarraitzeko asmoa erakutsi du klubak, jada Euskadin erreferente bihurtzen ari baita.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira