Berrikuntza eta Zerbitzu Publikoen Kongresu Nazionalaren zortzigarren edizioan parte hartu du Ermuak

11.04.18
Erakundea

Juan Carlos Abascal Ermuko Udaleko lehen alkateordeak parte hartu du Berrikuntza eta Zerbitzu Publikoen Kongresu Nazionalaren (CNIS) VIII. edizioan. Jardunaldia apirilaren 4an eta 5ean izan da Madrilen, Txanpon eta Tinbre Fabrika Nazionalean.

2018ko CNIS jardunaldiak 600 pertsona inguru bildu ditu bere zortzigarren edizioan. Bost espaziotan banatutako 100 hizlarik parte hartu dute bertan, eta proiektuak aurkezteaz gain, zeresana eman duten eta emango duten eztabaidak eratu dira.

Juan Carlos Abascal alkateordeak Berrikuntza publikoa eta teknologikoa tokiko zerbitzu eta politiketanizeneko aurkezpenean parte hartu du ostegun arratsaldean, apirilak 5, Kontseiluen Aretoan. Alboan izan ditu Borja Colón de Carvajal (Castellóko Aldundia), Nieves Escorza (Pintoko Udala) eta Javier Peña (Alcobendaseko Udala). FEMPeko Zerbitzu Juridiko eta Lurralde Antolaketako Zuzendari Nagusia, Judith Flórez, izan da saioaren moderatzailea.

Ermuko lehen alkateordeak proiektu berritzaileak garatzearen garrantzia azpimarratu du, bai udalerri handietan, baita herri ertain eta txikietan ere. Horren adibide gisa, Ermuko banda ultra zabaleko zuntz optiko proiektua azaldu du.

Hitzaldiaren bideo osoa lerro hauen ostean ikus daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen