Kike Amonarrizen hitzaldia bertan behera gelditu da

11.04.18
Euskara

Euskal Birusa elkarteak jakinarazi duenez, datorren apirilaren 17rako aurreikusitako Kike Amonarrizen aktibazio saioa bertan behera geratu da.

Amonarrizen osasun arazoen ondorioz hitzaldia ezingo da hil honetan burutu, baina Euskaraldiari begira, uda ostean egingo dela espero da.

Kike Amonarriz euskal filologo, soziolinguista, umorista eta telebistako aurkezleak eman beharreko hitzaldia Berbetan ekimenaren barne zegoen. Euskararen erabileraren inguruko gogoeten edizio berria atzo asteartea hasi zen, Amelia Barquinek eskainitako Nola erabili euskara modu ez sexista batean? hitzaldiaren eskutik.

Amonarrizen ekimenerako data berria zehazten den artean, apirilaren 24an jarraituko du Berbetanen programazioak, Game Erauntsiak antolatutako bideojoko saioaren eskutik. Jarduera 17:15etik aurrera izango da Ermuko KZgunean, eta 10 eta 14 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago. Plazak mugatuak dira, beraz, parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da apirilaren 19a baino lehen izena ematea euskalbirusa@gmail.com helbidera idatzita edota 688 63 28 74 mugikor zenbakira WhatsApp mezu bat bidalita.

Berbetan jardunaldiak 1999an sortu ziren, benetako esperientzia ezberdinak eskaintzeko helburuarekin; horien bitartez, herriko euskararen erabilera eta ezagutza hobetu dezakegu. Izan ere, ekimen honekin beste herri eta entitateetan dituzten esperientzia eta iritzi ezberdinak partekatu daitezke.

Gogoeta eta iritzi trukaketarako aukera ematen duen ekimen hau; Euskal Birusa euskara elkartea, Eskolabarri ikastetxea, Ongarai eskola, Kaltxango AEK euskaltegia, Anaitasuna Ikastola eta Udal euskaltegiaren arteko elkarlanaren ondorioa da eta Ermuko Udalaren babesa du.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte