Edukiontzien aldaketaren inguruko hitzaldia: datorren asteleheneko 7etan Lobianon
Errefusa jasotzeko edukiontzien aldaketa eta kudeaketa sistema berriaren inguruko kanpaina gure herrian aurrera egingo du. Informazio kanpaina bigarren hitzaldi bat iragarrita du irekia eta herritar ororentzat datorren asteko astelehenean, Lobianon, 2. solairuan dagoen auditorioan, arratseko 7etatik aurrera. Hitzaldiak, eskutitz bidalketa, txartel banaketa eta arreta eskaintzeko bulegoa zabalduko dira apirilean eta maiatzean zehar. Maiatzaren bigarren hamabostaldian egungo edukiontzi berdeak ordezkatuko dira kolore griseko berriak jarriz gure herriko kaleetan. Azkenik, ekainean sistema berria abian jarriko da.
Nobedade behinenak bi dira: batetik, birziklatzea borondatezkoa izatetik derrigorrezko izatera pasako dela guztiontzat, indarrean dagoen araudia (22/2011 Legea, uztailaren 28koa) betetzeko eta bertan jarritako kopuru eta helburuetara iristeko. Bestetik, edukiontzi berria elektronikoki zabalduko da eta, erabiltzaileok txartel digital eduki beharko dugu birziklagarri ez diren hondakinak (errefusak) lagatzeko.
Hori horrela, edukiontzi marroia (organikoa) nahiz edukiontzi grisa (errefusa) irekitzeko ekainetik aurrera, Mankomunitatearen txartela beharko dugu. Bi edukiontzi horiek inolako mugarik gabe erabilli ahal izango ditugu (behar adina, nahi dugunean).
Helburua birziklatze tasa altxatzea da, horretarako gehiago kontzientziatu eta ohitura egin beharko
Debabarrenako Mankomunitateak bere buruari proposatu dio Europak duen %50eko tasa gainditzea, denda eta etxebizitzetako hiri hondakinen bilketa selektiboa birziklatu eta errekuperazioari dagokionean. Oraindik giltza metalikoa ez duten herritarrak (hau da, materia organikoaren gaikako bilketan izena emanda EZ zutenak), informazio puntuetatik pasa beharko dira sistema berrian normaltasunez parte hartzeko txartela, poltsa konpostagarriak eta aireztatutako ontzia osatzen duten birziklatzeko kit edo multzoaren bila.
Mankomunitateak dituen datuen arabera, Ermuaren birziklatzea 2017ko abendura arteko metatuan ondoren zehazten denaren arabera banatzen da: hiri hondakinen bilketa selektibo edo berezituan %40,40 eta errefusan guztira, gainerako %59,60.
Mankomunitateak lortu eta bete nahi dituen objektiboak
Debabarrena Mankomunitateak bere buruari 2020rako jarri dion helburua birziklatzearen %60 da biohondakin, papera, zura, plastikoa, beira eta metala selektiboa berezituz. Eta hiri hondakin guztien %65, 2030. urterako.
Helburu horrekin, Hiri Hondakinak biltzeko sistema berria abian jarriko du, zabaltzeko gailu elektronikoa izango dituzten edukiontziak erabilita. Sistema berri horren araudi eta oinarria Hondakinak –industria, merkataritza eta erakundeetako eta asimilagarriak direnak- biltzeko ordenantzak dira, zeinak Debabarrena Mankomunitatearen webgunean argitaraturik dituzuen.
Organikoen birziklatzean parte hartzen dutenen kopuruak
Une honetan Ermuko 4.583 etxebizitzek hondar organikoak biltzeko edukiontziaren giltza dute eta hondakin sortzaile diren gainerako 3.318 ez dute giltzarik. Lehen taldeko kide bakoitzari txartel elektronikoa eman behar zaio, txartelak giltza ordezkatuko baitu laster batean. Aldiz, bigarren taldekoei sistemara barneratu eta parte hartzeko txartela, konposta egiteko baliagarri diren poltsak eta aireztatutako ontzia osatzen duten birziklatzeko kit edo elementu multzoaren bila.
Ermuan aurreikusitako kanpainaren kronograma eta jarduerak
- Apirilaren 9an eta 16an sistema azaltzeko hitzaldi informatiboak egitea.
- Apirilaren 17ko batzordean, kanpaina Udalbatzarrari aurkeztea,
- Apirilaren 11tik 20ra bitartean, edukiontzi marroiko giltza ez dutenei eskutitzak bidaltzea.
- Maiatzaren 7tik 16ra bitartean, egun giltza dutenei eskutitza bidaltzea.Apirilaren 16tik 18ra kartelak, itsasgarriak eta seinaleak herrian jartzea.
- Apirilaren 24tik maiatzaren 8ra informazioa emateko eta erabiltzaileei arreta eskaintzeko bulego propioa irekitzea, zeina Vermicaneko langileek atendituko duten. Maiatzaren 9tik 16ra Mankomunitatekoek eta hortik aurrera udaleko langileek.
- Maiatzaren 14tik 21era bitartean edukiontzi berriak jarriko dira herrian. Eta berde kolorekoak erretiratuko.
- Maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean, bat egin eta inskribatu ez direnei azken eskutitzak bidaliko zaizkie.
- Ekainaren 4 eta 5ean errefusa hondakinak jasotzeko edukiontziak itxi egingo dira.
- Ekainaren 11n, makina banatzaileak martxan jarriko.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko