Valdespina parkean magnolia lore-handi bat moztu da segurtasun arrazoiengatik

26.05.25
Zerbitzu Teknikoa eta Brigada
Erakundea
Ingurumena
Gizartea
‘Arbolan’ enpresako langileek moztu egin dute atzera bueltarik gabe gaixorik eta hondatzen zegoelako

‘Arbolan’ enpresako langileek Valdespina parkeko magnolia lore-handia moztu dute gaur, Berdintasunaren pasealekuaren ondoan, gure udalak eskatuta. Alea gaixorik zegoen eta adar biluziak erakusten zituen, nahiz eta udaberrian aurkitu, aurten ez baitzitzaion hostorik ernatu. Ingurumen sailak moztea erabaki du, haren egoera atzeraezina eta egiturazko narriadura ohartarazten zuten txosten teknikoetan oinarrituta. Bere tamaina kontuan hartuta, erabat lehortu arte itxaroteak arriskua sortzen zuen tren-geltokira jona-etorrian ibiltzen direnentzat.

Azken hilabeteetan hainbat lan egin dira sendatzen eta berreskuratzen saiatzeko, baina ez dute emaitza positiborik izan. Azkenik, eta egoerak atzera bueltarik ez duela egiaztatu ondoren, arbola kentzea erabaki da, inguru horretatik igarotzen diren pertsonen segurtasunerako arriskutsua izan zitekeelako. Horregatik, eta beti herritarren segurtasuna lehenetsiz, esku-hartze hori programatu da.

Mikel Cantero zinegotzi eskudunak adierazi du "abenduan ikusi genuen lehortzen ari izanaren zantzuak zituela, eta, pixkanaka, okerrera egin du. Horregatik, mozteko erabakia hartu dugu, arriskuak saihesteko eta pertsonen segurtasuna bermatzeko. Orain, leku horretan beste zuhaitz mota bat landatzeko aukera baloratzen ari gara".

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte